Baserriko janaria eta tresnak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-105-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen baserrian sagardoa egitea gehiago kostatzen zitzaien gaur egun baino. Dendetan ez zuten asko erosten: janari gehiena etxean egiten zuten. Orain baserriko tresnak asko aurreratu dira.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Olatz Sansebastian
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: ZAR-105/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Zu gaztea ziñenean, orain bezalako arazoak ba al zeuden baserrian?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez. Guk basarriyan bagendun sagarrak jotzeko o txikitzeko makina zar bat, baiña harei eskuakin eragin bihar izaten giñun. Oain bezela motorrakin? Ezta pentsatu’re. Sagardua iten gendun, baiña asko kostata oaingo aldian.
- Orain dendetan erosten duguna zuek etxean egiten al zenuten?
- Bai, guk dendatikan gauzak gutxi eramaten giñun. Ogiya’re itxian iten gendun, labeko suan iten gendun zortzi eguneko ogiya, ta geo tartian talua asko. Talua, ta artua ta holakua jaten gendun asko, eta aurreapena gutxi zeon. Oain bezela segadorak eta, zeak, nola da hori, traktoriak eta ordun ez zaben. Burdi zar bat soiñua juaz, eta soiñua ez bazan nahi aitu, eman ber izaten giñun, pues, oliyo pixkat. Ta horrela.
Egilea(k): Olatz Sansebastian
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!