Gazteak lehen eta orain
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Olatz Sansebastian
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: ZAR-105/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Gaur egungo kontuak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Oraingo eta lehengoko gazteen artean ba al dago diferentziarik?
- Jesus! Horixen baietz. Oain askoze libertade geyo eukitzen due gaztiak guk gendun baiño. Eta aurrerapen geyo’re bai: guk ez gendun eukitzen ez telebisiyo, ta holako gauzak ez giñun eukitzen guk.
- Txikitan nola jolasten ziñeten?
- Txikitan gu jolasten giñan trapu zar batzuek hartu, barruan jarri zea batzuek, ardiyan illia, burua iteko; ta geo gaiñetikan beste trapu zar batzuekin iten gendun, pues, apaindu. Harekintxe jostatzen giñan gu. Guk ez gendun izaten… Eta kanikak, uf! Kaniketan’e iten gendun, baiña kanikak kristalezkuakin ta oin bezela ez e? Buztiñakin iten giñun borobilka batzuek, eta haiekintxe.
Egilea(k): Olatz Sansebastian
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!