Irakasle ugari, baina garrantzitsuena doktrina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-104-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Imanol Murua
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ZAR-104/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
Ta geo handikan beste urte batzueta, Karlisto’re izena zun agure xahar bat ibiltzen zan, zean, San Sebastianen eskian ibiltzen zan, ta Zarauzko parrokiko santokristuantzako’re bai, ta bea hor bizitzen zan, Jasaste alde hortan eo. Hortik etortzen zan, ta geo, neguan behintzat pentsatu zuen hua hartzia, Karlisto hori. Etxe baten hillabete, beste etxe baten beste basarri batian beste hillabete pasatzen zun, ta gu, basarri batetik bestetik bestetik, hola neguan ibilli giñan, bi negutan hola ibilli giñan haekin. Dotriña, dotriña ikasi, ta zeoze eskribitzen jardun behintzat. Kuentak iten ez zun jakingo zergatikan ez ziun iñoi erakutsi, beak’e ez zun hainbeste jakingo. Ta geo etorri zan, maistra bat ekarri zuen, Albisturkua nik hamaika urte nituanian; ta harek’e bastante eakusten ziun, baiño, basarriyan noiznahi beti lanian gelditu ber izaten gendun, ta eskola gutxi juten giñan. Baiña komuniyua, ba, haundiya iteako, ba, dotriña ondo ikasi behintzat. Hua, hua ondo ikasi ezkeo, bale, bestela ez zuen komuniyua iten uzten, kalabazero lagatzen zuen. Ta bueno, komuniyua in gendun behintzat. Ya hamaika urtekin komuniyua in gendunian, pues, yasta, ya bukatu zan gure eskola.
Egilea(k): Imanol Murua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!