Eskolako gorabeherak
Maistrarekin zer eta nola ikasten zuten azaltzen du. Euskaraz hitz egiteagatik zigortu egiten zituzten. Gerora beste irakasle batekin hasi ziren, baina gripe-bolada etorri, eta bertan behera gelditu zen.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Imanol Murua
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: ZAR-104/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Ta zuek maistra horrekin ze ikasten zenduen?
- Ba, paluak ein, ta pal... zea, zazpi urtekin o sei urtetikan zazpira ze ingo gendun guk? Palo batzuk eta aatak eta, geo zean, katonan letzen ikasi, ta holakuak. Eskola juteako ia, errezatzen ta ikasi gendun, amonak erakutsi ziun errezatzen. Ba, geo erderaz... euskeraz hitz eiten zunai kastigatu iten zun maistrak, eta erderaz ta asko hitz eiten zuen hango ume jendiak, gu baiño haundiyauak’e; eta guk’e ba erderaz’e orduan ikasi nitun nik errezatzen, gure ahizpa zaharrauai ta. Nee anaya ta ahizpa nitun zaharrauak, eta hayek eskola geyo zeatzen zuen. Eta geo handikan... ez dakit zenbat urte izango zian, hurrena behintzat berriz’e, jain... kasan zean, ferreteya... Emilioneko denda horta eskola, nexka zea bat zan, matrimoniyo xahar bat zan ta. Patrox izena zuna, ta harek harekin ibili... hasi giñan eskolan, baiña gripe bolara ikaragarriya altxa zan, ta hamabost egunian bakarrik ibili giñan hor eskolan.
Egilea(k): Imanol Murua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!