Zarautz (Gipuzkoa)

Musikarako zaletasuna ume-umetatik

Musikarako zaletasuna ume-umetatik <p>Familiaren jatorriaz. Zarauzko plazan jaioa da Imanol. Jaiotetxean zegoen piano bati esker piztu zitzaion musikarekiko grina. Zortzi urte zituenerako pianoa, txistua eta klarinetea jotzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familiaren jatorriaz. Zarauzko plazan jaioa da Imanol. Jaiotetxean zegoen piano bati esker piztu zitzaion musikarekiko grina. Zortzi urte zituenerako pianoa, txistua eta klarinetea jotzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaio, jaio nai baiño nere baserriyak ikusten ditut nere aitonarena eta nere amonarena. Ze aita eta ama ya kalekoak dira, baino ni txikitan euki nuan, benetan gerra re gerra re bizi nintzela harrapatu niñun gerran eta izkutatuta egon giñen, babestuta baserrietan. Herritikan urrutien zegoen baserriyan egon ginen .
- Zarautzen, baiña jaio-jaioatakoa zara?
- Zarautzen, Zarautzen, Zarautzen
- Zein lekutan?
- Plazan, Zarauzko plazan. Han zeon musika, han zeon kioskoa, han zeon herriko zentroa han zegoen ta aitona, aitonarentzat hala zen sozidade bateko, soziedade kultural baiño gehiago, ez dakit nola esplikatu, “Obreros católicos de San Pelayo” bere izena hala zan, zentrokoak giñan denok ni ere bai. Gero, aitak inportantzi gehiago hartu zuenean ba, Meltxorren semea, aita, Meltxor zan, baino, jaio hala in nintzan, zentron. Zentroan, da plazako etxe bat han dago bizirik dago, ba bigarrengo pisuan eta hirugarrena. Eta zorionez, han piano bat zegoen ta hasiera batian, bai neretzat bai nere amantzat pianoa tentaziyo fuerte bat zan. Gerrakin ba danak gelditu in zian, soziyo jarraitzen zuten, baiña aktibidadiak ez nitun ezagutu, bai, antzerkia dela eta. Baiña behintzat pianoa han zegoen. Ta aitonak ba benetan bista ona zeukan ta konturatu zan eskuak nituela, ezta? eta oso umen nintzela, sei urtekin, hasi nintzan nere musikarekin, kulturarekin, hizkuntzarekin, hizkuntza musikalarekin, solfeoa dala ta, ohitzen, ezta? Ta oso txikia nintzela, zortzi urterako ya nere pianoko maisua naukan. Txistua ikasi nuen, bandan han aurrian klarinetia jotzen nuen ta, ba ta hoixe.

Egilea(k): Aitor Aizpurua Belaunzaran (Lizardi Institutua) , Ibai Dominguez (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia