Imanol Urbieta Beristain
Zarautz (Gipuzkoa) (1934-2016)
Biografia
Zarauzko musika plazan jaio zen 1934an. Hamar anai-arrebatatik hirugarrena izanik, bera baino txikiagoak loaraztea zen bere eginkizuna, sehaskari eraginez. Esperientzia horrek eta beraien etxean piano bat egoteak betirako bideratu zuen musikarantz, zaletasun moduan lehenengo eta ogibide bihurtuz gero. 6 urterekin hasi zen musikaren kulturan barneratzen eta 8rekin bazuen pianoko irakaslea, txistua jotzen ikasia zen eta klarinetearekin hasita zegoen. Musikagilea, pedagogoa, psikomotrizista eta batez ere sortzailea. 40 urtetik gorako ibilbidean, kontaezinak dira berak sortutako haurrentzako abesti, melodia eta musika zein ikaste-metodoak, 60tik gorako diskotan plazaratuta: "Xirula mirula", "Xixupika", "Haurtxoa", "Urtxintxa", "Txanela", "Zarautzeko haur kantariak", "Amonaren kutxan", "Haur kantarien birlorak", "Axelko, otsoko eta Beleko", "Lau katu eta danbor bat", "Gabon gauean", "Bizarzuri", "Kansenia koralez koral", "Kun-kun lo lo", "Handitzen, handitzen", "Txikia izanik", "Kukuketan"… Bereak diren "Pintto" txakurrarena, betaurrekodun astoa zein 'po-po po-po' egiten duen Ranroverrarena… zer umek ez ditu abestu?
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAR-050 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Esti Gonzalez | ||
ZAR-051 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute