Santa Marinako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-049-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Marinako jaiak urteko onenak zirela dio. Hauen antolaketaz hitz egiten du. Bere aitona eta osabak hartu zuten parte Santa Marinako ermitaren eraikuntzan hargin lanetan. Berezia da berarentzat.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri - Miren Zabaleta
- Data: 2007(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: ZAR-049/025
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
-Santa Marinako festak, zuek Santa Marina ingurukuak zeate ezta?
-Bai, urteko festaik earrenak.
-Bai, ezta?
-Kristonak, baiño guretzako zian, de dios, kristonak. Eta gauza bat esan ber da e, hor bi-hiru familik eukiko due merito bat, konserbatzeko oain arte. Porke oaindikan bakizu, udaran sarrera Santa Marinako festak dia. Baiño Santa Marinako festak leheno zian, erderaz, “la casa por la ventana”. Nik uste det familiya pilla batek urte guztiyan aurrezten zun dana hor gastatzen zula. Bueno baiño hor zauden, karo hor gerran bukaeran “la voz cantante”, ba eramaten zuen “la carlistada”, gure etxekuak´e bai hola zian e osea ke, hor ez deu ezer esango: Kapaxkuak, Agirrezabalaga, Manuel Marinekuak, Aranburus, Joxe de Benito ta konpaiñiya, Patxi pelukerua-barberua, instituziyo bat izan zan hor, instituziyo bat! Eta hoiek festa hori zaindu zuten baiña… baiño, baiño izugarri, izugarri e. Ta ni akordatze naiz beak zian Manuel Marinekuak ta Kapaxkuak eta zian garai hortako guretzat gigantiak “uno ochenta y seis, uno ochenta y ocho”ko mutillak. Garai hortan ba ni “uno setenta y siete” naiz, ba bueno. Eta hoiek jazten zian pailazo ta jazten zian danetik ta iten zian festak, baiño ikusgarriyak e! Ta oain noizian behin esaten dezu “ze festa politak in dituen, lokotxak-ta dena jarri ditue”, ba Santa Marinan korrika in ta premiyo bat etxea eramatia zan… “dios! La de dios” e! Bua, bua, ez ez oso barriyo atsegiña izan da guretzako, sentido guztitan. Ta geo gañea badaka konotaziyo bat. Gure aitona, nik ez nun ezautu, ta nere osaba gerran hil zana zian hargiñak, eta Santa Marinako ermita in zuen, beran taldian in zun, harri lanian. Eta gu beti konsideratu gea Santa Marinakuak. Klaro, nik lehengo baten esaten nion, Mirenei esaten nion bezela, guk oso ondo manejatzen gendun “los tempos” esaten dan bezela, nahi gendunian giñan baserritarrak ta nahi gendunian giñan kalekuak. Baiño kalian, kalian nahiko gaixki pasatzen gendun, burla ta zea asko.
Egilea(k): Maria Diaz Altuna (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!