"Camino del cementerio" deitzen zen Salbide kalea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-049-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaur egungo Salbide kalea "Camino de cementerio" deitzen zen. Inguruneari, orokorrean, Salbide deitzen zitzaion. Fabrikak eraikitzen hasi zirenean, bertako iturri eta aska lekuz aldatu behar izan zituzten.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri - Miren Zabaleta
- Data: 2007(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ZAR-049/004
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Inguruak ze izen zeukan? Salbide?
-Ez, e bueno kale horrek porke nik pixkat delimitatu det baserria hemen dao ta oain hasten naiz kalea beira. Kale horrek izen zun “Camino del cementerio”. Ez zaukan beste izenik ta guri esan “Camino del cementerio número veinticinco”, hogeita bosta. Baiño orduan dana erderaz nola in ber zan... Eta ni gogoratzen naiz gero obligatu zituen baserriyak bakoitzai bere izena jartzea. Eta eman zizkion bakoitzai hola tables batzuk izenakin ta hori jartzen geñun izenakin ta hamen dao ikusi itea gaiñea nola daon. Baiño zan “Camino de Salbide número veinticinco, oi digo Camino del cementerio número veinticinco”.
-Baiño beste izenik ez zeukan inguruak? Salbide esaten zan.
-Bueno ee bai Salbide, Salbideko erreka, Salbideko iturriya ta gero Salbideko fabrikak.
-Eta iturriyak zer zan beti hor izandakoa edo…
-Iturriyak daka bere historiya. Niik ezagutu nunian, Salbidetik ehun bat metrora desplazatuta Arzallusenea, ferrokarril aldea. Baiño horrek bere esplikazioa daka: Salbiden onduan oain rotonda daon lekuan, ba rotonda nola da erdiyan txalupa batekin ta? Han zeon gure etxian onduan, gure terrenotan aska behiak-eta ura edaten zuena. Ta iturriyan muturra re bai. Baiño fabrikak in zianian, kamioiak pasatzian nola puskatu iten zuen, in zuen hartu, desbiatu, bi fabrikak pasa eta Arzalluseneko aurrea eaman, ta iturriya oain daon lekuan gutxi gorabehera han zan. Ta Zarautzen kriston restrikziyuak eta hola izaten zian, udaran iturri harta ba eunak zianigual eon ber zenun berrogeita bost minutu botella bat ura betetzeko.
Egilea(k): Adrian Carmona Amiano (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!