Zarautz (Gipuzkoa)

Bizikletan entrenatzeko astirik ere ez

Bizikletan entrenatzeko astirik ere ez <p>Bizikletan ibiltzeko astirik ez zuen izaten; igande arratsaldean entrenatzen zen. Botikan saltzen zen masajeak emateko likido bat, olioa, ozpina eta arrautzarekin egina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizikletan ibiltzeko astirik ez zuen izaten; igande arratsaldean entrenatzen zen. Botikan saltzen zen masajeak emateko likido bat, olioa, ozpina eta arrautzarekin egina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nola uztartzen zendun hainbeste ordu lana in ta gero bizikletan ibiltzia ta hori?
- Ez nitzan ibiltzen bizikletan! Korritu behar zanen korritzea jun ta entrenamentua. Jai arratsaldian iten nun entrenamentua, jai arratsaldeko entrenamentua. Astian zenbat aldiz ibili oten nitzan ni... Karrera zan aurreko astian hortxe bi aldiz o ibiltzen banitzan o bi astetan bi [...] horrela o... Baiña gaiñuntzian lanian hala ibillita, eta grasa sobra haundiikan gabe, ta goortua, zaildua. Ez noski behar bezela bere belaunak eta gaiñuntzekuak eiñak, baiña petxuak eta jarrita bai.
- Ordun entrenamentuik eta masajiak eta holako kontuik?
- Masajiak? A bai, ze ibiltzen gendun hasteakon ta, “[Embrogación] Hércules”, bai, “[Embrogación] Hércules, era una mezcla de huevo, aceite y vinagre debía de ser...”. Baiña botikan saltzen zan, e!, “[Embrogración] Hércules”, zea, esnia bezelako hori bat zan, ta “zertako?”, [...]. Uain ez da ematen hori, e! Bestelako beroketak iten dia, baiño hori ez due gehio ematen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia