Zarautz (Gipuzkoa)

Txirrindularitzarako zaletasuna; lasterketak

Txirrindularitzarako zaletasuna; lasterketak <p>Bizikletan nahiko ondo ibiltzen zen; etxean utzi izan baliote jarraituko zukeen. 11 lasterketatatik lau irabazi zituen. Baserrian lan egin ondoren joaten zen lasterketara. Lasterketen baldintzak eta sariak. Lasterketa amerikarra (zirkuitoa).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizikletan nahiko ondo ibiltzen zen; etxean utzi izan baliote jarraituko zukeen. 11 lasterketatatik lau irabazi zituen. Baserrian lan egin ondoren joaten zen lasterketara. Lasterketen baldintzak eta sariak. Lasterketa amerikarra (zirkuitoa).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela, afiziyuak eta, ordun hasi hartzen bizikletana ta, ordun, ez? Hemeretzi urtekin...
- Bai, bai. Batea juten ta bestea juten… Geo gertatzen da, gertatu zitzaiten nei, bost, sei ibiltzen giñan kuadrillan. Ta, “noa-noa jun bihar diyau!”, ta juten hasi ta, veinte leguas motx, atzian ikusten nitun, atzian, ta. Nola esatea beti, beti, ta erraxtu, erraxtu. Ta horrek sartu iten dizu zea hori, “banauk hoyek aiña, banauk hoyek aiña”.
- Harra!
- Bai, bai. Ta etxian nahi izan balie, segiko nun. Anayak ordia, bai, “joe, han haon denboan ez dek iten ezer itxian ta, basarriyan in behar dekela lana”. Hamaika karrera korritu ta lau irabazi nitun.
- Kontxo!
- Eta... hor ibiltzen nitzan, hor ibiltzen nitzan. Figura ez nitzan izango, baiño hor ibiltzen nitzan.
- Ze karrera irabazi zendun, ba?
- Zarautzen bi, Axkoitiyan bat eta... bi esan det, hiru Zarautzen, hiru Zarautzen, bai. San Pelayotakua, eliminatoya amerikana ta zeana, San Antoniyona, hiru hoyek. Ta bestia Axkoitikua, ta Axkoitikua iteko in nun goizian bostetan jaiki, “dieciocho de Julio”, astelehena, bezpera jaya, hamabitan oheratu. Goizian bostetan jaiki, bi ordu belarra ebakitzen jardun, morroya ta biyok, morroi bat bagenun ordun. Etxea etorri, gosaldu, Axkoitira jun bizikletan, karrera irabazi, ta geo arratsaldeko hirutan etxea [...] sobrautako babarrunak jatea.
- Zenbat kilometroko zea izaten zan, karrera?
- Ordun... hemen Zarautzen genduna berrogeiko hori zan, berrogei kilometro inguru hori, ba, karrera koskorra izaten zan.
- Ta premiyua ta?
- Premiyua? Bost durokon bat, kopa ta beste... Koñak botilla bat eta korbata ta […], ta.
- Koñaka? Deportista...
- Koñak botilla.
- Deportistantzat?
- Klaro, eske iten zuen besamanosa zea ta, tabernantzat bialtzen zuen hori organizatzeko ta. Ta klaro, ematen zuena, ematen zuena zabaltzen zan. Klaro.
- Soberano izango zan ordun, Soberano?
- Ez dakit, ya ez dakat hainbesteko...
- “Cosa de hombres”.
- Bai, bai. Geo amerikana irabazi nunian’e hamabost duro, udaletxiak organizatzen zun, hamabost duro. Ta aurrenengo urtian in nitun premiyo, sari ta zea hoyek, bestia Ataunen hirugarren in nunakin ta abar, ba, bizikleta paatzeko lain ni nun aurrenengo urte hartan, bizikleta paatzeko laiña.
- Kontxo!
- Amerikana zeba deitzen zitzayon? Amerikana esan dezu, karrera?
- Bai, amerikanua izaten da buelta bakoitzian bat edo bi eliminatuaz.
- A, a, a! Hori da, hola da... A, bale, bale...
- Izen hori ibiltzen zayo… Bueltaka hasten zea zirkuituan ta azkeneko biyak kalea, azkenengo hiru bueltetan eo geatzen dian bost o sei hoyek espriña arte. Hori da, galdera ondo…
- Bai, bai, bai, bai...
- Sistema amerikano horrei deitzen zayo.
- Eta ze, zirkuitua zein izaten zan?
- Zarautzen zan Parrokiko hortatikan San Pelayoko surtidoria daoneko hortaiño. Bastante luzia da, hiru bat kilometron bueltan, [...], holako zean bat.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia