Zarautz (Gipuzkoa)

Ermandadeen inguruko gorabeherak

Ermandadeen inguruko gorabeherak Baziren ermandadeak auzoan, baina beraiek ez zuten parte hartzen. Ermandadeetako tirabirak. San Pelaioko gizon batekin ermandadean izandako gorabeherak.
Baziren ermandadeak auzoan, baina beraiek ez zuten parte hartzen. Ermandadeetako tirabirak. San Pelaioko gizon batekin ermandadean izandako gorabeherak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu ez giñan ermandadekuak, baiña ermandadia bazan. Terrama batzuk esaten ziyoen, bestiak ermandadia.  Bai, biyeta. Biyeta izaten zan. Zautzen izango zian, ez takit: bi edo hiru.
- Baiño zuek ez?
- Gurian ez zuen nahi izaten, zeatikan izan zian leheno kasun batzuk, abusatzen zuelako batzuk eta bestiak ez eta, [dan suertia dala, eta ...] eramaten zan. Eta San Pelaiokuak zuen ganauan adarrian burni gorituakin eindako sellua: “Angel de la Guarda”. Anjel, kofradi hori zan: Aingeru guardakua. Ta hor izaten zian batzutan, “Nei behiyak ume-hilla bota dit”, o sea, “expulsión del feto” esaten dana /esateana/. "Zea hori esan dit" eta... batzuk bai, "ba al dek ba?", "ez al dek?", "ez [...] ta... Eta katalaguan jarrita zeon hainbeste bakoitzeko bere zea eta batzuk han izugarri sartzen ziala; beste batzuk ez zuela iten, beste batzuk beren kulpaz izaten zituela, eta... izaten zan. Geo gertatu zan, San Pelaioko hortan, gizon bat zeon beti polemikua –zein ez det /eztet/ esango, hil zan eta zea…. Eta juntako askoek esan: "Hori? Hobe giñikik bialdu bagendu! Alde eingo balu…", ta "Joe, bialdutzia... bialdutzia... gizonai esatia ez ziok ba hori..." ta "ez zion ba hori..." ta... Hala ein omen zuen juntaiza, urtekua ein zuenian, batek: “Hi, ni urtero hemen jaleua izaten diau bai, eta ni baja ematea nitxiak. Neria borratu zak”. Bestiak´e: “Nik´e hoixe ingo diat. Honek in duna ingo diat /ingoiat/”. Beste batek´e: “Zuek baldin bazuazte, ni hemen ez nitxiok ba…” ta "ez nitxiok ba..." ta bakarra geatu terraman! Bota nahi zuen hura. Hua geatu! Ta “Beno, zuek danak bai, ni ere borratu ingo nauk ordun” ta "Bueno, bale". Eta borratu. Eta orduan batzuk, orduan hasi prepatzen, eta: "zeatikan, hainbeste urtian alkarrekin eon gaituk eta" zea ta, zea ta... "Beno, berriya ingo diau ordun, berriya. Estatutu batzuk aldatuko dixkiyau eta berriya ingo diyau". Ta batek izena eman –lehenagotikan hori planeatuta eongo zian, nunbait–, batek izena eman, bestiak´e bai, eta bestiak´e bai ta... "A! baiña gauza bat: hemengo folloiak danak hik in dittuk bai –beai esaten zioen–, danak hik in dittuk. Hi ez haugu onartuko”. "Joe, ni laga ber al nazue hola?", eta "Bale". Baiña "sin voz ni voto” tipo hori, "sin voz ni voto". Hori gertatutakua. 

Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia