Auzolana; auzo-alkateen aukeraketa
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ZAR-045/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- ... klase danetikan. Eta batik bat gari-jotziak zianian eta bestia izaten zan bide-konpontzia. Danda! Baserritako biria in ber eta udaletxea eskatzen zan, zeak, "alcalde de barrio"k iten zun eskabide bat: “erraziyua”. Holako bide konpondu behar da eta erraziyuak [behar dituu /behaituu/] hartarako. Eta ematen zuen litro… ez dakit litro laurdena o litro erdiya. Hainbeste ardo eta ogi zea bat, ogi [zerrenda] bat, barra erdiya-o izaten zan bakoitzantzako. Eta askotan, ba, "Bai, 15 bat lagun-edo izango gaituk. Eta ekarri zak gehixio". Eta garrafoika ardua eta ogiya izaten zan erraziyoako. Eta hua jan ta ean eitten ai zan bitartian, [...] alkarri nundikan adarra jo, euskeraz esaten dana. Hori...
- Eta ogi hutsa eta ardua, besteik ez?
- Ogiya eta ardua. Hoiyek zian erraziyua. Udaletxiak ematen zuna.
- Lehen esan dezu auzoko alkatea.
- Barrioko alkate, bai.
- Eta hori nola izaten zan? Nork aukeratzen zun o...?
- Hori... Barriyuak Zautzen dituk: San Pelayua, Haitzgaña, Urteta, ta Elkano. Ta bestia, Miakua, ez takit hor [sartzen] zan. Eta barriyo bakoitzian eoten zan “alcalde pedáneo”, barriyoko alkate bat. [Hori izaten zun] barriyoko gorabeherak gai hoietako, eskabide hoiyek iteko-ta eoten zan.
- Eta hori nork aukeratzen zun? Nola aukeratzen zan?
- Barriyuan bertan; baiña herriko baimenakin o herriko launtzakin, o herriyan zauden alkate edo komisiyokuak beste hoiyek pixkat zeatzen zituzten zein izan.
- Botaziorik gabe orduan?
- Botaziyo zeaikan ez, auzotan-ta ez zan izaten. Osea ke, bertako bakarren batzuk eta udaletxekuakin iten zuen zea hori. Udaletxetik izaten zuen batik bat, horren onespena behar izaten zuen. Osaba Pelaio urte askotan egon zan [...].
- Laguntzailea: Bere anaia.
- A...
Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!