Auzokoen arteko harremana; auzolana
Auzokoen arteko harremana. Gurdiak elkarri uzten zizkioten eta txahala jaiotzeko zegoenean ere auzora laguntzera joaten ziren. Gari-jotzea ere auzolanean egiten zuten.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZAR-045/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Etxe bakoitzian bazan gurdi bat. Gurian bazan gurdi bat belarra ibiltzeko; beste bat zimaurra ibiltzeko eta beste bat hondarra ibiltzeko. Eta eun batian behar bazian bi ganau parekin belar ondua ekarri menditikan… gurdi bat falta. Auzoa [edozeiñeta] jun "Hi, zea, gaur gurdiya behar nikik ba horrela" eta "Bai, bai", edo “Gaur ez zakat /etzakat/ ba; bestiana jun berko dek” eta. 4 edo 5 auzo hor ingurun giñanak oso ona. Baten bat behi bat ume iten ai zanian edo: “Hi, holako tokitan behiya...” eta "Lau-bost laun ekarri itzak eta jun hai, zea, behiya ume iten da ta". Ta [han etortzen] zan. Auzo artian.
- Benetako auzolana, beraz.
- Oso. Gariya ebateko ere, auzolana. Eta gero gariya jotzia izan tzan urte batzutan. Gerraosteko urte haiyetan eta. Eta mojetako paetan kontra hor bazan ean toki bat ganauantzako, [lehen esan deana], komunala, auzoko zortzi etxentzako o horrela. Haren onduan makina jarri, matxaka, eta auzoko danak alkarri launduz, eun batian jotzen zian gari danak. Auzo artian jotzen zan.
- Orduan´e izango zan ba alkarri adar-jotziak eta holako kontuak, ez?
- Ahal tzan guztiya. Bai, honbre, eso...
- Ardo pixkat edan ta...
- ... a la orden del dia. Eta hola ardo pixkat edanda zeonak are eta gehiyo…
Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!