Auzoko mojekin harremana
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ZAR-045/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Hara juten giñan, goldian, itulan, hango lanak itea juten giñan. Konpetentziya hori gendun. Hara jun ta [jardun...].
- Ta lanan truke zerbait jasoko zenuten baita?
- Lanan truke, beak bestetan bezelaxe, bere sariya diruz ordaintzen zuten.
- Bai, e?
- Bai, "Bestetan bezelaxe?", ta "Bai, bai, [...] hola eitten du /eitteu/" ta "Bale" ta [...].
- Ganau paria...
- Iri paria laun batekin.
- A! Iri paria?
- Iri paria laun batekin juten zan hara. Eta arratsalde erdiyan arraziyua launantzako eta artaburu bana iriyantzako, izaten zuten haiekere sariya.
- Eta zer raziyo, ze ematen zuten raziyuan?
- Raziyuan, ba, [...] bokadilo koxkor bat eta litro laurden bat ardo. Eta gero udare pare bat edo hola, ganbaran eondako xehe hoitakuak.
- Orduan, portatzen zian?
- Oso ondo. Oso ondo, bai.
- Gaztiak izango zian hor mojak?
- Danetik, danetik. Ordun zeudenak, oain ez al dia egongo baiña… bat edo beste bai. Errezilenekua, osaba Juaniton lehengusua, [... hor zeon]. Ta gu hara juten giñan leno, mojan horman kontra pelotan gebiltzala, pelota paetaz gaiñetik juten zanian baratza… ni hara jun eta: “Zea, pelota erori zaigu...” eta: “Biyar etorri emango dizuet eta”. Zeatikan hor daude kanpoko lanak iteko bi edo hiru eoten zian jendiakin komunikatzeko eta erosketak iteko. Ta beste batzuk klausuran barruan. Aparte bizitzen zian. Kanpoko hoiei esaten giñun ta haiek barrukoi abixua pasatzen zien eta hurrengo egunian-edo pelota ekartzen zuen eta hara hamaika aldiz juna.
- Orduan, pelotam jarduten zenduten hor, e?
- Hor paeta pasa... Horma haundiya zun, oso altua. 3 metro eta erdi inguru izango zan horren altura. Baiña mutil-koxkorrak pelotan ai giñala, baloia o... “Pelota erori zaigu” eta “Zein paretan?”, "Makalan onduan, han zean…", "Bale!". Ta hala ekartzen ziguen. Askotan juten giñan. Oain eliza garbitzea juten gea, hillian behin edo horrela. Eta esaten diet nik: "Lehen honea kanpanila jotzea etortzen nitzan, pelotan bila ta oain eliza garbitzea etortzen naiz”.
Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!