Biografia; baserriko bizimodua
Juan Zulaika 1929an jaio zen Astazuri baserrian. Azken Portu taberna zegoen inguruan zegoen, baina bota egin zuten 75 inguruan. Baratzea eta ganadua bazuten. Ama plazara joaten zen saltzera.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: ZAR-045/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Juan Zulaika Lizaso
- Noiz jaiua?
- 18 Noviembre 29.
- 29yan? Zarautzen?
- Zarautzen.
- Zein kaletan edo?
- Caserío Astazubi.
- Astazubia. Nun dago hori?
- Ez dao /eztao/, bota zuten. Azken Portu taberna ezagutu al zendun?
- Bai.
- Handikan, aurreneko itxia. Futboleko kanpua zaneko hara juten hasita.
- Ta ze urtetan bota zuten?
- Sesenta y… [...]?
- (Laguntzailea): Nik ezagutu nun eta hirurogeta hamabosta o holakon bat izan [leike].
- [Izan leike, izan leike].
- Franco hil zan urtian, ordun? Franco hil zan urtian?
- [...]
- Bai, 75ian hil zan..
- Bai? Eske azken xamarrian [bota zan, gaiñea´re]; urbanizaziyuan, hor zortzirehun etxebizitza egon zian proiektuan eta azken xamarrian bota zan [...]. Bai, bai, honek esaten duna /esateuna/ [bota zan], bai.
- Ze eratako baserriya zan? Baratza [ibiltzen] ziana? ganaua ere bai edo...?
- Bai, baratza haundiya, paretaz itxiya, hormakin itxitakua, lau bat milla metroko lurra, igalez betia eta baratza lana iten zan. Nere amak plaza eguneroko zea zun, puesto fijua zeukan. Barazkiya, eta gero, ba, lau bat behi egoten zian. Lau bat behi, bere txekor batzuk, zaldiya eta astua, gero iriyak ere egon zian beste 10 bat urtian edo.
Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!