Kadien arteko lehiaketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 22a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: ZAR-043/035
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zuek Iñurritzakok zuen artean euki dezue, hola, txapelketa edo torneoa iteko, zea, ohiturarik?
- Iten zan kadiyak, utzitzen zun golfeko nausiyak eta iten dianian txapelketak o kanpeonatuak eta hoiek iten zianian, geo kadiyak 'e eukitzen zuen bere zea. Eta... jokua, kanpeonatua o txapelketa, ta. Ta gu 're ibiltzen giñan. Eta geo, premiyua zeak, moua zuenak o señoituak o merkesak o zeak, haiek kadiyantzako dirua, "campeonato de cadis" jartzen zan, ta haiek botatzen zuen dirua, e, milla pezta, bostehun pezta... Ta geo diru pixkat iten zanian, udazkenian, danak bukatzen zituenian, ordun kadiyantzat kanpeonatua. Ta ordun diru hura partitu iten zan: aurrenenguak hainbeste, bigarrenguak hainbeste, ta hola. Baiño urtero-urtero iten zan hori.
- Ze mouz moldatzen ziñan zu txapelketa haietan?
- Ondo, ondo, bastante ondo ibiltzen nitzan. Ni baiño hobiak 'e bazeben, baiño geure garaian hortxe, aurrena noiz eo noiz, baiño bigarren ta hirugarren, ta. Muruatarrak eta 're oso abillak zian habek 'e, beti hortxe, ibaazten ta. Habek beti izan due afiziyua, uain edadian poderiyoz geldituta dabe, baiño...
- Diru poltsa earra garai hartako, ez?
- Bai, joe! Aurrenguak, ibaazten zuenak! Ta uain ez dao, ez dao kadiikan, asko kostatzen da, ba. Leheno, gu, garai haitan sei errial ta, bi pezta ta hola. Ta geo, ba, jun da hori, ba, iyotzen, zea, bizimoua iyotzen ai dan bezela, gauza iyotzen ta. Geo, hor poltsa eramaten due, ta, igual buelta emanda mi milla pezta ta, en fin, ya... Eta geo atea dia, ba, karruak, klaro, gasto haundiya eunero ibiltzen dana beti paatzen, ba. Oaindikan eongo dia, e, Donostiyan ta, hoitan toki batzuk eonogo dia. Ta oain dabe karruak bateiyakin ta, karro bat, bi errueda eta poltsa bat jartzeko tokiya, ta zea batekin, korrea batekin lotu, ta kerten batekin ibiltzen [...]. Ta karro harrekin, ba, gasto gutxiyo.
- Baiña bestela Iñurritzakok bertakok ez dezute hola txapelketaik in eta hola?
- Ez.
- Ez.
- Ez. Hori, klaro, han junta dao, ta soziedadiak. Eta harrek, harren bitartez. Baiño kadiyak dianian han bertan ibiltzen dianak, haiei iten zaio. Leheno pixkat ibili zian hola, eskatu permisua ta hola, baiño... Ez zan, ibili zian bai hola, baiño ez, jenealian ez. Tenporadan, hori kalendaiua beak iten zuenian, geo jartzen zuen "Campeonato de Cadis".
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!