Zarautz (Gipuzkoa)

Golfeko makila: "anikotia"

Golfeko makila: "anikotia" Mutikotan "entruan" jolasten ziren. Bi talde egin eta bata bestea harrapatzen aritzen ziren. "Anikotia" deitzen zioten golfeko makilari. Zarautzen bakarrik esaten omen da hitz hau. Pago-lizarrezkoak izaten omen ziren makilak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikotan "entruan" jolasten ziren. Bi talde egin eta bata bestea harrapatzen aritzen ziren. "Anikotia" deitzen zioten golfeko makilari. Zarautzen bakarrik esaten omen da hitz hau. Pago-lizarrezkoak izaten omen ziren makilak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Iñurritzan, ze esan behar nizun... e, mutikoen artean ta ze jolas klase edo ze eiten zenuten, edo?
- Han, jolastu, han, entruan ta hola deitzen giñon. Bi kuadrilla jarri ta korrika hasi, ta batek bestiai harrapatu, ta eliminao. Hola jo, azkarro zanak eta, ta hola, hoiek iten giñun ordun. Geo ibiltzen giñan zeakin 'e bai, ordun, anikotetan deitzen giñon guk. Anikotia ta hori hamen inguruan bakarrik dao. Ta nik hixtori zaharrian beitu ditut eta anikotia, Zarautzen bakarrik dao izen hori, anikotia.
- Ta zer da hori? Esplikatu...
- Hori da, ba, zea, makilla bola jotzekua. Hamen "palo de golf" ta hor Lasarten 'e bazan beste zelai bat, eta hemen bakarrik esaten da zea hori. Ta nei esaten die anikotia makilla, ta geo eantsi zea bat, koskor bat, egur tako bat o nola esaten da? Ta harrei zulatu ta harei eantsi. Eta nik han galdetzen [giñon] ta zer egur, ta pagu-lizarrakin o iten omen zituela. Nola zea, "hockey sobre hierba" o, ta hamen zaharretakua da izen hori gaiñea, anikotia. Eta [...] ibiltzen giñan. Geo makilla [..] dakan zahar bat o golfekua o, ta harekin bakarrik 'e gustoa, baiña bestela egurrakin ibiltzen omen zuen gu baiño lehenokuak hamen. Ba, anikotia. Ta hor badia ba, ixtoriyak eta eskribitzen dituna hamen, Egaña bat, eta harrek, han jartzen du "hace cien años" Ameriketan izandako batzuek eta, geo honea etorri, ta "¿te acuerdas cuando jugábamos al anikote?" jartzen du. Ta hitz hori ez dakit nun daon, o frantsesa dan o nundik datorren, ez dakigu. Baiño hamen beti guk anikotia ta anikotetan. O sea que, lehenguak hola jokatzen zianak, makill horrekin, anikotetan zeatzen ziyoen. "Luego es cuando se le llamó el golf" jartzen du libruak o zea horrek, hixtoriko zea horrek. Eta nik lehengo zaharrei, Alberdii galdetzen niyon, Alberdi hamen alkate izan zanan aita, Joxe Alberdi tallista zan hura. Eta harrek 'e galde ta, "haiek nola, ze egurrekin ibiltzen [...]?", ta harek esan zian nei "pago-lizarra" esaten zun. O sea que, "haya", "fresno y haya" erderaz zeak. Ta hoiek gogorrak izaten dia, ba, pago-lizarra ta hoiek. Ta [..], ta indar haundiko zeak zian, ba. Goorra, goorra egurra, ta. Hoiei aitutakuakin nao ni uaindik.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia