Zarautz (Gipuzkoa)

Golf-a itxita zegoenean hondartzan jokatzen zuten

Golf-a itxita zegoenean hondartzan jokatzen zuten Gaztetatik hasi zen golfean jokatzen ere. Makilaren bat lortu nonbaiten eta hondartzara joaten ziren, golf-zelaia udaran bakarrik zegoen irekita eta. Golf jokalari onak ere etortzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetatik hasi zen golfean jokatzen ere. Makilaren bat lortu nonbaiten eta hondartzara joaten ziren, golf-zelaia udaran bakarrik zegoen irekita eta. Golf jokalari onak ere etortzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo ya, jokatzen zenbat urtekin hasi ziñan ya pixka bat, e...
- Ba, gaztetatik.
- Bai, e? Gaztetatik?
- Bai, bai, bai. Kadi eoten giñan, libre eoten giñanian, derrepente noa-noa zelai batea o hondartza juten giñan, kosta o juten giñan. Hartu makil bat eta baten batei ostu, o zaharren batei, baten batei eskatu y tal, ta itxita eoten zan, ba hori, gure garaian. Zelaia udaan bakarrik eoten zan irikita, Madriko jendia etortzen zan o kanpokua. Ta geo iriki zan, zea, urte guztirako. Baiño itxita zeonian gu zeara juten giñan, hondartza asko. Hantxe, han ikasitakuak.
- Ta ezautu al dezu hola bertan holako golfista onik edo, hemen Zarautzan?
- Bai.
- Bai, e?
- Bai, hamen afizionatuak eon dia Madritikan ta, Bartzelonatikan eta, Panplona ta Bilbotikan ta, onak, onak, onak oso. Geo beste batzuek profesional aillatu dianak, eta, ezautzen ditut. Asko ezautzen ditut.
- Bai, izen batzuek edo hola?
- Izen batzuek... pues... Hor, e... Leceranekua, "familia de los Leceras". "Los Bohorquez", hoiek oso onak izan dia. Eta geo, Fernanúñez hua 're bai, hoiek 'e onak izan dia. Eta "los Abaituas" asko, hoiek 'e bai, hoiek 'e zea hortan. Geo beste izan batzuek, Bilbaoko Aranas, ta holako zeak. Ta hoiek izan dia moua dakaenak eta beti jokatzen jardun dianak eta oso jokalai onak izan dia.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia