Zarautz (Gipuzkoa)

Tenis zelaiko marrak margotzen gertatutakoa

Tenis zelaiko marrak margotzen gertatutakoa Teniseko anekdota: mutikoak zirela, zelaiko marrak margotzen zebiltzala zaharragoekin, marratik kanpora margotu eta nagusietako bat haserretu eta brotxa bota zion aurpegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Teniseko anekdota: mutikoak zirela, zelaiko marrak margotzen zebiltzala zaharragoekin, marratik kanpora margotu eta nagusietako bat haserretu eta brotxa bota zion aurpegira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, auzo bizitzan jardiñero, baratza, itulan laguntzen...
- Bai.
- [...] ateatzen, ta gero, zea, pelotak, pelotak jasotzea tenisea lehendabizi, ta geo kadi.
- Beno, bai, bai, geo kadi.
- Anekdotaik eta ba al dakazu tenisko kontu hoitan?
- Bai. Gu, uain dala gutxi uste det gaiñea hil dala, esto, tenisa pintatzen, ta gu baiño zaharrokuak zian, ta tenisa pintatzea, zinta zuriya nola izaten da?
- Bai.
- Ba, hori izaten da regla luze bat, eta bi lixtoi eukitzen ditu ta erdiyan hutsa ta han zuriya han pintatzen da hola.
- Bai.
- Zea, letxera, letxera ibiltzen gendun. Regla ondo-ondo jarri ta dexkuido batian hola moitzen baldin bazan 'e, ordun raia letxerak zea, ta itsusiya gelditzen zan, ta garbitu eziñikn, ta. Gu gazteo bestiak baiño, lau bat urte o haiek zaharro. Akordatzen naiz, Martiarena, Zarautzen nola dao?
- Zapaterua?
- Bai, haren anaia, Joxe. Uain uste det, oain dala gutxi hil da. Ta haiek gerra jun zian, ta, haiei 're edade bat harrapatu zitzaion aurrea jun zian. Geo, prisionero harrapatu ziten haiek. Ta geo kintak harrapatu zitunian, gero Francokin soldauskan gerra itea. Ezautu deu hori...
- Bai, bai, bai...
- Zuk 'e ezautuko zendun holakua, aituta o izango zendun. Ta hoi zan hortako bat. Ta ni gooatzen naiz, nonbait moitu o zeoze, ta arrastua, ba, lechera dana kanpoa... Jo ta hasarretu zaiten ba Joxe hau. Martiarera bi anai zian eta, tta!, bota zian brotxa. Ta jo ta arpegiya bete-betian jo zian, ta lecherakin ta igeltsuakin jota dana aurpegiya erreta ni nearrez itxea.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia