Zarautz (Gipuzkoa)

Tailarretako lehenbiziko greba Zarautzen 48 inguruan

Tailarretako lehenbiziko greba Zarautzen 48 inguruan Tailerretako lehenbiziko greba Zarautzen 48 inguruan izan zen. Baina ez zen izan lan-baldintzegatik, egoera txarragatik baizik: ogirik ere ez, olio gutxi... Gainera, inflazio handiak izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-042-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tailerretako lehenbiziko greba Zarautzen 48 inguruan izan zen. Baina ez zen izan lan-baldintzegatik, egoera txarragatik baizik: ogirik ere ez, olio gutxi... Gainera, inflazio handiak izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenengo huelga taillarretan Zarautzen zein izan zan gooratzen al dezu?
- Lehenengua gerra ezkeo izan zan taillarretakua berrogeita zazpi o zortzi o hola izan zan. Baiño, ez zan lan kondiziyuagatikan. Egoera txarragatikan, ogiya estraperlokua ere gorde o kendu o debekatu o ein zuen. Ta gosiak o behartuta gogoratzen naiz, akaso, berrogeita zazpi baiño gehio izango zan, baiño tankera mou hortan, eta, ordun, gaiñea ein zituen, ordura arte, gerra aurreko jendia, o gerra garaiko jendia o, bat komunista zalako ta bestia, zea, nazionalista zalako ta abar ta, batzuek eraman ere ein zituen Donostira. Ta, ordun, erabat taillarra, taillarrak gelditu ein zian Zarautzen. Eta fronton zineman izan zan billera bat bertikaleko jendia etorri eta haiek’e pixkat ikaratu in zian nunbait, eta, jendia lanea hasteko. Ta “ez” erantzuna, “ez”. “Laneako pronto gaude, baiño hor eaman dituzuen hoiek danak ekarri”. Lehenbizikua hori izango zan, hori izango zan.
- Hori izan zan herri maillakua, ez?
- Bai, bai, hori herri maillakua.
- Ogiya txarra zeolako.
- Ogiya... Ogirik’e ez! Ezta estraperloko ogirik’e ez! Ez dakit, oliyua’re ta... Gauzak garesti ta abar, ta. Ordun, inflaziyuak izaten zian. Jode! Urtian ehuneko hogeiko inflaziyuak eta izaten zian, e! Ikaragarriyak! Eta ordun zaukazun jornalakin gaur hau erosten baldin bazenun, sei hillabetea laurdena bakarrikan. Ta, arrazoi hoiegatikan izan zan lehenbiziko huelga, gerra ondoren Zarautzen. Eta, gero, ba, etorri zian, esan dizuten bezela, ba, taillarretako huelgak, konbeniyuak, eta abar ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia