Zarautz (Gipuzkoa)

'Basarri'rekin egindako afaria

'Basarri'rekin egindako afaria <p>Behin katuarrainak prestatu zituzten afaltzeko, eta <em>Basarri</em> ere joan zen afarira. <em>Basarri</em> bertsotan ari zela berak begiratu zion, eta, urduri jartzean, poto egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-041-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin katuarrainak prestatu zituzten afaltzeko, eta Basarri ere joan zen afarira. Basarri bertsotan ari zela berak begiratu zion, eta, urduri jartzean, poto egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartan orduan giroa, bertso giroa ta bazan Zarautzen?
- Bai, hoixe. Baxarri geo bestia, ona.
- Ta zeu 're jardundakua zea ordun?
- Bai. Baxarrikin jardun gendun baten. Katuarraiak prepaatu behar ziala, ta, katuarraiak, eta ni orduan arrantzan ibiltzen nitzan, Pasaitik. Ta, ekarri nittun katuarraiak itsasuan bertan larrututa. [Espartaletik] txintxilika, earki sekatuta, goxo-goxo. Ta, jerezakin, ardo txuiyakin baiño, jerezakin. Hua goxoao ateatzen zitzaitan jereza. Jun nitzan Ziotzana, "Jereza nahi diyat", eta "Ez ziok, aitu dek jereza. Gozua bai, dultze, nahi baldin badek". Ta, "Ekarri zak, ekarrik zak". Karo, bestalde, buelta, ordu, sutan jarriyak nezkan saltsa ta, "Hi, jun in beharko det lehenbailehen [...], ta ekar zak goxua", ta hala. Ez dakit nundik noa gure Baxerri Iñaki hori 're, danba!, katuarraia jatea, ta, "Saltsa earra, saltsa gozua, saltsa ederra", bai noski, jerez dultziakin. Geo bertsotan.
- (X) Harek kantau indarrakin.
- Bai. Hasi zan ta, ni hola ixeita, ta hua nere exkerretik, hola. Hasi zan bertsuak kantatzen ta, seittuan antzeman niyon, hori, hola bukatuko dik, bai. Ta beitu niyon seriyo-seriyo, bertsolaiyantzako hoixe dek gauzaik zeana, ta beiratzia hasten danian ta, errespetoik gehiena ematen diyoena. Ta, ta hola in zun, tik, [tinkada] ta, hasi zan bestela bukatu nahirik, ... poto! "Hi, Iñaki, hori poto zan", ta "Bai, halaxe zan, ba. Bai, gauza bat esan behar detela hasi nahiz ta geo aldatzen hasi naiz, ta. Jun in da, bukatu".
- Gooratzen al dezu bertsua, ze bertso zan, edo.
- Bai, Joan Irureta... hogeita hirugarrenakin bukatu nahi zun, ta geo, nik hola beitu [...], "Igarri ziak noa nuan", ta, ordun...
- Kanbiatu.
- ...buelta ematen hasi ta, ez, estrapotzu in zun.
- Eta gogoratzen al dezu bertsua, ze bertso zan edo?
- Ez ba gooratzen, ba! Nola bukatu nahi zun ta bai, anedota hori ta bai, baiña.
- Ta zuk ze erantzun zenion, edo?
- Bueno, ni jardun nitzaion, auskalo, ahaztu! Urtiak 'e badia, ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia