Zarautz (Gipuzkoa)

Bertsopaperak; txakolinari buruzko bertsoa

Bertsopaperak; txakolinari buruzko bertsoa Zaldubik bertsopaperak banatzen zituen. Txakolinari buruz egin zituen bertso batzuetatik bat abesten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-041-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaldubik bertsopaperak banatzen zituen. Txakolinari buruz egin zituen bertso batzuetatik bat abesten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartako kantuik edo bertsoik edo gooratzen al dezu?
- Bai, batzuk bai, baiña, zea, paper osua ta hola ez. Joan Bautista o Zaldubi esaten ziyoena zan, harek kantatzen zittun bertsuak papelen, plazan ta ez nun behiñ 'e ikusi, baiña.
- Zaldubi?
- Zaldubi.
- E, [nere] ardoteikua?
- Zaldubi, hor, zeakua, Trinidade kalekua.
- Ardotegikua.
- Bai, ardotegiku, hortxe dao, beria [...] hori.
- Gure Kabiya onduan.
- Bai.
- Ta hori aritzen zan bertsotan?
- Papelian itten zittun.
- Papelian.
- Bai.
- Ta ez dezu gogoratzen ezer 'e, hola, zatitxon bat, eo...
- Bai, txakoliñanak atea zittun, oso bertso politak atea zittun.
- Kantatzeikan bai, zatitxon bat eo...
- Bai: "Txakoliñ onak izan behar du / kanpo euteran haziya. / Horretarako lehendabiziko / jangoikuaren graziya. / Leku aidoso al ba(da) haizekua, / berua nahi dan guziya. / Ei den ondo tratatu eta / ontzi onetan biziya. / Edari hau probatutzeko / zeiñek ez du kutiziya?".
- Earra bertsua!
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia