Zarautz (Gipuzkoa)

[Nazariko]ren entierro zibila

[Nazariko]ren entierro zibila [Nazariko] komunistari entierro zibila egin zioten. Nolakoa izan zen hileta. Gero bedeinkatu gabeko lurrean lurperatzen zituzten. Lur hori non zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-041-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
[Nazariko] komunistari entierro zibila egin zioten. Nolakoa izan zen hileta. Gero bedeinkatu gabeko lurrean lurperatzen zituzten. Lur hori non zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, republikanuak 'e bazian Zarautzan, ordun.
- Natzariko ta. O komunistak [...], harei entierro zibilla in ziyoen.
- Nori?
- Natzariko.
- Natzariko.
- Hori zea zan, mueblen diseñadoria, o. Tallan ta danen. Hua, muebles Urian lana itten zuna.
- Ta entierro zibilla in zioten, e?
- Bai.
- Gooratzen al dezu nola zan, entierro zibilla nolakoa zan?
- Gaiñen trapu gorriyakin, ta. Danak laneako erropakin, Eibarren ta itten zan bezela. Geoxio, Eibarren geora 're itten zan.
- Ikusi zendun zuk entierro zibilla?
- Bai.
- Ta ze zeremoni edo ze...
- Pasa in zian, zeako hortan giñan gu jolasian, Patxiku kalia ta nola dia uain? Handikan Xipriñeako tarte hartan, oain Bar Tivoli daoneko, Tivoli haundiya daoneko hortan. Ba, han pasa zian, zean [...], ixil-ixilik.
- Ta bestela, diskurtsoik edo in al zuen?
- Han ez behintzat, ez. Eingo zuen geo [...], baiña... Ordun, zea, bedeinkatu gabeko lurrea eamaten zitxoen hoiek.
- Bedeinkatu gabeko lurrera.
- Bai.
- (X) Hoi nun, nun zeon hori, lur hori?
- Lur hori han, zeak, kalaberak eta botatzen zittuen tokia, geo erretzeko.
- Ta, han lur eman.
- Parte jenealan barruan, baiña zean, aparte, beste paetakin kontornua inda.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia