Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko hizkeraren ezaugarri gutxi batzuk

Zarauzko hizkeraren ezaugarri gutxi batzuk Zarauzko hizkerak baditu zenbait ezaugarri. Gehienbat hitz batzuk (txaparroa, kosta...), Auzo batetik bestera ere aldea izaten da hitz batzuetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-040-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zarauzko hizkerak baditu zenbait ezaugarri. Gehienbat hitz batzuk (txaparroa, kosta...), Auzo batetik bestera ere aldea izaten da hitz batzuetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta holan, Zarauzko euskeran beste holan, e, beste ezaugarri batzuk edo, ba, nahiz eta txikikeriyak izan, baiña, entzun eta, "hau zarauztarra da!".
- "Hoi zarauztarra da!" Bueno, bai. Geo hiztegian 'e badaude hitz batzuk, ba, ez dakit, beti esaten ditugunak, ezta? Ba, "txaparroa", esate bateako. Hoi beti aipatzen da.
- "Kosta".
- "Kosta", bai. E... geo badaude formula batzuk, ez dakit, hori erderaren eragiña dan, edo, baiña, e, e, "Fiesta Vascak", Musika Plaza esan beharrean, "Plaza Musika" esaten degu.
- "Plaza Musika" esaten da.
- "Plaza Musika", e. Gero, ez dakit, ez dakit, e, Zarauzko berezia dan, baiña ezizenak esaterakoan oso ohitura handia dago plurala, erderazko plurala, ba, nolabait kamuflatuta erabiltzea, ezta? Ba, ez dakit, e, "Txaketas", eso "Txankletas", edo... ez?, ese hori hor jartzea.
- [...]
- Ez dakit. Hola...
- Eta gero Zarautzen, auzo batetik bestera, ez al dao...
- Auzo batetik bestera aldaketa handiak daude. Pentsa, esate bateako, hor lehen esan degun laburdurarekin, esate baterako, e, gure etxean, "iiñak" ziran, ba, udaberrian etortzen dian hegazti hoiek, ez? "Enara"-tik, e hori oso itxia egin eta i bihurtzen da, eta geo ene erori, eta "iiñak", e. Eta, nik ez dakit, Aia aldea abiatuta, hor hegazti beai "txenada" deitzen zaio. Orduan, ba, "txena"-gatik, o "txenaa", ez?, "txena". Ba, hori, ez?, "enara"-tik, "txenada"-raiño, bueno, barianteak besterik ez dira, baiña, badaude. Gero, ba, batez ere egiten baldin badia holako laburdurak eta gauza bereziak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia