Zarautz (Gipuzkoa)

Iñurritzan eta Astin zingirak eta hegazti asko: ahateak, istingorrak, kulixkak, txilipotak

Iñurritzan eta Astin zingirak eta hegazti asko: ahateak, istingorrak, kulixkak, txilipotak <p>Eskopeta handiarekin frankolinak, "kulixkak", istingorrak... Trenbidearen atzeko alde guztia zelaiak eta zangak ziren, eta hegazti asko izaten zen. I&ntilde;urritzan, Sakeletxen, Astin... zingirak zeuden, eta txori asko. Ahateak ere izaten ziren. Goietan oilagorrak, eta behetan istingorrak. Udazkenean eta neguan izaten zen, gehienbat. Eta maiatzean "maietz-kulixkak" (zarapito).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskopeta handiarekin frankolinak, "kulixkak", istingorrak... Trenbidearen atzeko alde guztia zelaiak eta zangak ziren, eta hegazti asko izaten zen. Iñurritzan, Sakeletxen, Astin... zingirak zeuden, eta txori asko. Ahateak ere izaten ziren. Goietan oilagorrak, eta behetan istingorrak. Udazkenean eta neguan izaten zen, gehienbat. Eta maiatzean "maietz-kulixkak" (zarapito).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskopeta haundiyakin, e, istingorretan o oillagorretan, o?
- Ixtingorrak, oilagorrak, itsasoko zea, ahatiak, kulixkak, frankoliñak, holakuak bai.
- Ta nun izaten zan hemen tokirik onena?
- Danian, erribera dana. Uain ez da. Uain dana itxiya dao, zeak, itxiak iñak dabe, hamen, San Pelaioko hortatikan, ta. Baiño leheno hori dana zea zan, zelaia.
- Zelaia ta...
- Zangak. Lekutik lekua zangak, zangak, zangak. Zangetan ixtingorra [...]. Hara urta sartzen zan, urertzea. Txakurrakin botatzen ziñun haiek. Baiña arratsalde guztiya pasatzen ziñun hor haien atzetik. Hori ona, osea, polita, ta ehiza earra.
- Eta, ze izaten zan, zelaia izaten zan, zaindutako zelaia, o? Kaiñaberak, o?
- Belarrantzat. Jenealian belarrantzat.
- Belarrantzat.
- Ordun belarra ebaki ta berriz 'e zelaia, ta zelaia belar berde-berdia.
- Ganauantzat.
- Sastrakik eta ezer gabe. Bai, bai, ganauantzat eta eamaten zuen belarra. Eta geo, bakoitzak bere hainbeste metrotik behin apartatzeko izaten zun goitik behera zanga haundi bat, urakin, ta saltatu in behar ziñun. Juxtu ibiltzen ziñan salta iten. Ta hara sartzen zian ixtingorrak, baiño bandaak, e!
- Bai?
- Bai, bai, bai, bai, pilla. Hortikan hasi ta uain fuboleko kanpo berriya Astikua daon horiraiño, hori dana zea zan, zelaia.
- Zelaia ta zingira...
- Zingira leku batzutan, zean, Sakeletxeko bueltan ta, zingira.
- Atzekaldian.
- Bai. Asti baiño pixkat lehentxioko zea hortan, hor zingirak bazian. Hor danian ehiza. Ta ordun, negu aldian egualdiya nolakua zan, hegabera. Hegaberak horrea sartzen zian, baiña, lurra beltz jartzeko lain.
- Bai, e?
- Bai, bai, asko. Ta geo golian 'e bai. Oain gola daon hortan, horrea 're asko ehiza neguan. Eta juniyuan hor ahatiak eta danetik. Oain argiya ta dana pixtua dao, moimento haundiya dao, ta orduan ez da gelditzen, pasa iten da. Hori galdu zan.
- Eta ahatak eta sartzen zian barruraiño, o... Golian geratzen zian, o...
- Ez, erriyuan.
- Erriyuan.
- Hor 'e bai, ta baita goiko erreketan 'e bai, erreka-ahatiak.
- Bai?
- Bai, bai, bai. Oain daben horko errekak leheno zabalo zian, zikiño 're bai, sastraka ta zea ta, hor sartuta, [...] eta. Entretenimentu ona izaten zan larunbat arratsaldeakua, primerakua.
- Larunbatetan izaten zan, o?
- Bai, bai. Larunbat arratsalden guk jai baldin bagiñun, ordun... Nei, gaiñea suertia nun, ni bankuan eoten nitzan, arratsaldian erten, arratsaldia jai sapatua. Beste danak, lan danak lanian, sapatu arratsaldetan lana. Ordun erribera guztiya neretzat. Ni, o beste bi eo hiru, baiña libre. En kanbio, jai goizian, ordun ya jendia pilla. Baiño, ordun lasaixio hartu ta aurrea. Baiña neguan, horkua zea zan, [...] ixtingorretan.
- Eta ze izaten zan, neguan izaten zan...
- Bai, bai, bai. Behin udazkenea orduko, usuan pasaak eta bukatu ta zeatu, ta ya ixtingorrak. Goitan oillagorrak zian bezela, behetan ixtingorrak. Eta segun ze giro, ifarreko haizetikan o jotzen bazun, hegabera sartzen zan, hegabera, frankoliñak eta holakuak.
- Frankoliñak.
- Frankoliñak asko. Kulixkak.
- Kulixkak nolakoak? Txikiyak, o...
- Ez, ez, ez. Haundiyak. Bere moko haundiya doblatuakin, bai. Maietz-kulixka gaiñekuak, hortxe nunbait, neguan 'e.
- Maietz kulixkak?
- Maietzian beti, uaiñ 'e bai, tak, etorriko dia.
- Eta izena ere...
- Maietz-kulixka.
- Maietz-kulixka.
- Bai, bai, bai, bai. Igual-igual, kakuakin. Ta hori, aurten 'e, urtero-urtero-urtero-urtero maietzian golian azalduko da bandaa bat. Iten dia kosta jetsi, gora iyo, atzea haruntza jun, atzea etorri, hortxe ibiliko dia hamabost bat egunian.
- Orduan kulixkak dia, maietz-kulixka...
- Maietz-kulixka, udakua, osea, udaberrikua, ke harei...
- Mokua...
- Mokua doblauta. Harei ez ziozun tiroik ingo, zeatik ya bedan zeon, ba. Baiña ikustea bai jun, bandaa altxatzea. Golea jun, golian ai zian lekura, alde batetik altxa, kosta jetsi, kostan altxa, beste aldea pasa, hortxe.
- Eta gero beste kulixkak dia, kulixka txikiyak.
- Pasaako hori, haundi, zea, motzo, zea, koxkorro, koxkorro, e. Mokua 're luzia, zuzena, negokua. Haiei eman iten ziyozun.
- Eta izena, kulixka?
- Kulixka.
- Denak. Mari-kulixkak, o?
- Ez, ez.
- Ta gero, frankoliña esan dezu?
- Frankoliña. "Francolí" erderaz. Berdexka, motakin ta.
- Bai.
- Hua 're asko.
- Eee, hori da, akabana, edo?
- Ez, akaban-zuiya ta akaban-gorriya beste bat da.
- Gero, gero ikusiko ditugu.
- Beste habek zeak dia...
- Jungo gea ikusten, ta.
- Hoiek zian guk ehizian ibiltzen giñun zeak, piezak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia