Dendan lapurretan egin zietenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-035-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Dendan erregalorako gauzak ere saltzen zituzten egunkari eta aldizkariekin batera. Lapurretan egin zieten eta izugarrizko kaltea izan zen.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko ekainaren 14a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZAR-035/032
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Oain dala hogeita hiru urte han, horrenbeste urtian lana in ta geo, ya denda… joyak eta erregaluak eta….
-Lapurreta, ez?
-Lapurreta izan giñun, atzeko aldetikan, patiyoko atzeko aldetikan.
-Hire arrebak kontatu zikan behin, bai.
-Guardia zibillak-eta aurrian, behian, pasian, ta guk ordun atian giñun, ba, persiana batzuk ta bizi giñan frenteko etxian. Eta ni etxea jun nitzanian goizeko seitan, atia irikita, ui! atzeko patiyua-eta irikita, “ze pasatzen da /pasatzea/ hemen?” ta joe! geatu nitzan gerriko min batekin…[ze in, jarri ez nekila nola ez nitzan hilda geatu han hi...] panorama ikusita, zea, reloju merkiak, altzairuzko zea hoiek danak lagata, baiño urria dana ffffffff… Orduan hogei bat kilo, orduan e! Etorri zian poliziyak.... buo danetik… odol mantxak eta danak kristaletan-ta... Gaur arte!
-Ze urte zan hori? Ze urte?
-Hogeita hiru urte oain izango dituk.
Egilea(k): Unax Agirrezabal Zarate (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!