Zarautz (Gipuzkoa)

Ama Birjinetan egiten ziren trainerillen lehiak

Ama Birjinetan egiten ziren trainerillen lehiak Bera gaztea zela Ama Birjinetan Zarauzko trainerillen lehia jokatzen zen eta trainerilla onenak etortzen ziren. Lehia horretako batean ekaitza etorri eta asko ez ziren iritsi. Honen inguruko kontakizunak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-034-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera gaztea zela Ama Birjinetan Zarauzko trainerillen lehia jokatzen zen eta trainerilla onenak etortzen ziren. Lehia horretako batean ekaitza etorri eta asko ez ziren iritsi. Honen inguruko kontakizunak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo, nik ez dakit, e, ziur... Nik hamasei urte nazkan edo hamazazpi nazkan, baiño hola, holakon bat, hamasei edo hamazazpi. Orduan nik hamazazpi baldin banazkan, ba, berrogeita hamabi berrogeita hamarkadako aurrenengo o bigarrengo urtia, berrogeita hamaika, berrogeita hamabi, hori egunkaritan eongo da. Orduako Zarauzko Ama Birjiñetan, trainerilla estropada izaten zan, oso, oso famosua, e! Nik uste det Kantauri guztikoko famosua zan Zarauzko trainerilla
estropada hura, orduan Ama Birjiñetan iten zana. Este... danak etorri, zeakuak, Kantaurikoko zeaik, e, trainerilla inportantienak etortzen, onenak etortzen zian, danak, e! Santanderinuak eta danak, Ciervana... Ciervana, osea, bizkaitarrak, eta geo kantabriakuak, eta... Bueno, trainerilla onenak etortzen zian honea. Hau zan, nola da, Kontxa, zea, [triñeoko] estropadantzako. Ba, hau zan trainerilletako estropadako Kontxa garai hartan. Igual esajeratua iruituko zaizue, baiño ez
zait iruitzen. Osea, onena zan. Ta prueba zan etortzen ziala tripulaziyo danak. Eta orduan, ba, zeon, bi klub zaben Zarautzen, estropan, arraunian ibiltzen zianak. Beste zenbait kasutan bezela,
Club Deportivo Zarauz ta Cachi Bachi. Biyan artian trainerillako, trainerilla bat oso ona ateako zuen. Baiño zatituta, beti bezela, ba, hain ona ez. Ta nahiko, nahiko eskasa bestiakin konparatuta,
vamos. Eta bi [...]. Ta urte hartan Club Deportivok atea zun bigarrena, gaztiena. Club
Deportivo Zarauz A eta Club Deportivo Zarauz B, ta gaztietan gu giñan. Ta gu, esaten dizut, ni atletismon ta korrika ta boseuan Cachi Bachikin ibiltzen nitzala, baiño nola zea, Club, esto..., B, osea, gaztiena Club Deportivok atea zun, ba gu Club Deportivokin atea giñan. Eta, estropada hartan gertatu zan, nik uste det aurrenengo bi egunetan izaten zan, aurrenengo estropadan ekaitza ekarri zun, ta trainerilla pilla bat hondoa jun zian. Eta ailleatu giñan, ailleatu giñan hiru bakarrik zeara. Gure, gure tanda hortan ekaitza ekarri zun tanda hortan. Eta hiruen artian gu giñan, osea, eta argazki hori’re ez det billatu. Ailleatu giñan moilla, patroia gure kuadrillakua zan, Alvaro Azpeitia. Ta beste bi arraunian. Beste danak, guriek’e putzua, urez betia zalako. Eta, orduako trainerillatako estropada hura, baiño oso famosua izan zan, e! Ta oso famosua izan zan, zeatikan ekaitz hura ekarri zulako ta, bentajak’e haundiyak... Eske ez zeate... Ekaitza tanda batei bakarrik tokatu zitzaion, ta. Bueno izan zan estropada bat… Hondoa jende pilla bat, eta, ez dakit dirutan ta o ez zian, baiño trainerilletako zea, fasia.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia