Pistola aurkitu zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-032-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ganaduarekin iturrira joan ziren batean anaiak pistola aurkitu zuen. Denbora gutxian etorri zitzaizkien pistolaren bila.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: ZAR-032/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Errepublika eta hori nola gogoratzen dezue? Zuek nazionalistak ziñaten hemen Zarautzen.
- Bai.
- Nola gogoratzen dezu garai hori?
- Garai hori? Ganauakin iturrira jun ta nere anaiak pistola bilatu zun, holako pistola, iturriyan. Galtzak askatzea jun zan nunbait, pistola laga aldamenian... [Gu aitai esatea]: “Aita, beitu zer bilatu deten”. “Jesus Maria eta Jose! Jesus! Bota zazue hoi sasira!” ta “Sasira? Ta geo bila etortzen badira?”. Ordubete ez zan izango, gutxiyo, buelta in ta berriz pistola bila. Zuzenian gure etxea: “Zuek hartu dezue pistola, e! Zuek”. Entregatu in ber izan gendun pistola.
- Zein zan?
- Oo… Nik ez dakit zein izango zan!
- Militarren bat eo...?
- Bai.
Egilea(k): Eneko Martin de Frias (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!