Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautz: "Playa de las reinas y reina de las playas"

Zarautz: "Playa de las reinas y reina de las playas" <p>Turismoa aspaldikoa da Zarautzen. "Playa de las reinas y reina de las playas". Berak ume-umetatik ezagutu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-030-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Turismoa aspaldikoa da Zarautzen. "Playa de las reinas y reina de las playas". Berak ume-umetatik ezagutu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ameriketan ze lan in zun?
- Hori ez dakit porke milla betzirehun ta hogeita hiruan hil zan ta ez dakit. Uste det zea jun ziala, zeoze rekoleziyuak o zeoze itea jun ziala, eskua falta ta.
- Tenporero moun.
- Tenporero moun jun ziala, ta handikan dirua ekarri, ta hamen, esan deuna, zeon gauza baiño diruik ez. Ta diruik ez bazeon... Oain dao gauza asko ta dirua auzuan, baiño diruik ez nahi det esan proporzionalki, ez oain bezela, oain inposiblia zuen edadeko gaztiantzat, inposiblia. Ez, ez, ordun nahi det esan, lana bazeon ta hamen turismuan buna sortu zanian, porke nik turismua irakurrita dakat turismua hemen ekarri zun mucho la famosa eslogan de "Reina de las playas y playa de las Reinas". Zergatik zan hori? Nik entzunda dakat madrileñuak, porke guk Madrideko askoekin iten giñun lana, ta mutil koskorretatik ba ya madrileños Jesukriston denboetatik zatozenak. Ta honea Reina Victoria etorri zala Zarautza, porke azaleko gaitzen bat euki behar zun, ta azaleko gaitz hori klaro, ordungo medizina ez zan oain bezela, ta komeni zitzaiola baños de mar, en un sitio, osea leku batian zozoik gehiena zeon leku batian. Ta, Zarautzan obserbatu baezu parketan ta danetan zozua izugarria, ta hori omen da atmosfera garbiya, ez dakit ze atmosferan zea, porke, bigarren gauza, Zarautzak ibaik ez du, e! Horigatik iten du euri gutxiyena hemen, Zarautza ta Getaia. Horigatik, dia gauzak...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia