Arrantzarako orduak eta moilako giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 11a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ZAR-029/016
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Ta ni goatzen naiz, este, hamen adoración nocturna-kuak meza goizaldian lautan izaten zan, ta hango irteeran gu han itsasoa, gu itsasoa presaka, ta. Zea, egoistak o anbiziosuak deitu izandu ziguen ta, ez zan anbiziyoik batere. Hura gustatzen, hura, [...].
- Noiz juten ziñaten? Ze ordutan, edo?
- Hara illunpian, illunpian. Batzuek euna zabaldu baiña bi ordu lehenuo igual. Baiña eguna zabaltzeako, han. Juten ez baziñan, ta jun ta harrapatu, jun ta hasten baziñan seituan harrapatzen, damu bat eukitzen zendun, lehenuo ez juna. Hortako ez ba jakin 'e, baiña, arrantzako kontuk hola izaten dia.
- Ta illuntzean, ta?
- Illuntzetan, ba, illundu are, illundu arte. Oain ez, oain beste zea batzuk dituk. Oain arratsalden zazpitan aspertu in al da? Itxea, entenditzen? Orduan ez. Orduan danak illundu arte, alkar jotzen ontziyak eta, ta. Ta geo moilla etorri ta moillan, aizu, danak batian, sarreran ta. Gu gaztiak eta.... Beti izaten zan erokeien bat. Nola izaten da? O zaata, o. O batek harrapatu zulako, bestiak ez zulako, batei hori gertatu zakolako.
- Diskuziyua?
- Bai, diskuziyuak ez, baiña...
- Xextra, xextra pixka bat?
- Bai, zea pixkat, anbiente pixkat. Ta gu gaztiak giñala, ba, bero in baldin bazun, ba, putzua salto, ta baiñatu, ta. Beste edadekoik baldin bazan adarra jo. Hala izaten da! Ez bagiñan gu 're santuak! Bakizu, oainguak 'e ez ta, lehengokuak 'e ez, ta...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!