Zarautz (Gipuzkoa)

Pagoetako gurutzearen inaugurazioa

Pagoetako gurutzearen inaugurazioa Pagoetako gurutzearen inaugurazioan egon zen 10 urte zituela. Eguraldi txarra egin arren, jende asko aritu zen dantzan txistu eta danbolinarekin.
Pagoetako gurutzearen inaugurazioan egon zen 10 urte zituela. Eguraldi txarra egin arren, jende asko aritu zen dantzan txistu eta danbolinarekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pagoetako inauguraziyuan esan dezu. Nola izan zan...
- E?
- Pagoetako gurutzean inauguraziyuan egon ziñela.
- Bai.
- Nola izan zan egun hori? Nola...
- Oi! Ederra! Dantzan ta esaten ez dizut, ba, izugarrizko korro eder haundiyakin, ta gu erdiyan txikiyokuak dantzan. Ta euriya han jo ta ke in zun. Eta, euri hori dana, busti-busti-busti in nitzan, eta ordun hamar urte t 'erdi nezkan. Bueno, hamaika iteko neon, uztaillan. Eta, jaun hartzia hamaikakin in behar izaten zan. Baiño, este, esan zun, karo, e, uztailla, ekaiñan azken arte bakarrikan izaten zan. [...] urte guztiya hartzen da, ta ekaiña [...] arte, sei hillabete arte izaten zan. Ta nik uztaillan bostian iten nun. Ta esan zian hurrungo urtian in beharko nula. Eta esan niyon, Jesus Maria! Neska hazitzen, osea ke, gazte-haziya nola esaten da? Gazte-haziya izan naiz. Nei igual hamabost urtekin esaten zian hemezortzi urte nezkaela. Eta geo, hemezortzi ta hogei iten nitunian, hamazazpi igual esaten zien nekala. Bai, egiya, e?
- Jende asko jun al zan hemendik Pagoeta? Zarauztik jende asko?
- Nik uste baietz.
- Bai?
- Ni behintzat, ni neska-koskorra nitzan hamaika urtekua ta neetzako asko zan jendia han.
- Oiñez jungo ziñaten, noski?
- E?
- Oiñez, noski.
- Bai, bai, bai. Oiñez, oiñez. Geo beste behin o bitan o bakarrik jun naiz, e. Karo, hamabost urteako horrea sartu nitzan, ta...
- Ze musika zeon ba, soiñua ala txistua, edo?
- Bai, txistua ta danboliña uste det zala han. Bai, ta danak dantzan ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia