Zarautz (Gipuzkoa)

Kuliskako dantzaldiak eta zinea

Kuliskako dantzaldiak eta zinea Gaztetako zaletsauna dantza egitea zen. Kuliska-n dantzaldiak jartzen zituzten, baina gaizki ikusia zegoen bertara joatea. Zinera ere ezin zen joan 3koa bazen. 17 urterekin senarrari gaztetxoa zela esan zion eta urtebete beranduago berriz itzuli zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetako zaletsauna dantza egitea zen. Kuliska-n dantzaldiak jartzen zituzten, baina gaizki ikusia zegoen bertara joatea. Zinera ere ezin zen joan 3koa bazen. 17 urterekin senarrari gaztetxoa zela esan zion eta urtebete beranduago berriz itzuli zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bien, ordun, e, geo, ya, pixkat eskola ta geo, ya, pixkat gazte... gazte-aroan sartzen gea, pixkat gazte sasoian.
- Gazte-sasoian? Ba, esaten dizut, ba. Hamabostetik hemezortzi urte arte, zean. Geo, geo, nahiko kontu 're bai [esaten dixkie], esateko kontuak ez dia, ordia!
- Ze dibertsiyo, ze dibertsio zan gazte-garaian, ze dibertsio euki zenuten?
- Guk? Plaza musikan dantza itia eta geo, hor, Kuliskan o, jarri zuen dantza. Baiño hara jutia zan, osea, pekatu mortala. Ta baten batzuk juten zian. Ta ni ez dakit behin jun nitzan o horrela. Eta zinea 're ezin zan jun, e! [...], ez zeon juteik, eta sekula juten ez. Senargaiakin 'e ez. Hemezortzi urtekin hasi nitzan, hamazazpikin nahi zun, ta esan zien, gaztetxua nitzala, ta nahi bazun itxoteko urte betian, ta urte betea etortzeko nahi baldin bazun, ta bestela beste batekin hasteko esan niyon. Urte betea, iten zun urte bete egunian etorri, ta beakin ezkondu nitzan geo. Urte bete eon zan. Esan niyon, ba, hamazazpi urte, ta ez, ez, gaztetxo naiz uaindikan, ta ezta pentsatu 're.
- Gizajua!
- Bai!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia