Entretenimenduak: bizikleta, pilota, boleta eta karta-jokoa
Txirrindulari lasterketak ere antolatzen ziren San Pelaion. Berak denetarik egiten zuen: bizikletan, palaz, boletan... Eta bukatu ostean tabernara joan eta jokoan aritzen ziren.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: ZAR-023/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Kirola » Txirrindularitza , Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- Ta bizikletan ta, taldian ibiltzen ziñaten, ala...
- Hamen San Pelaiotan karrera jartzen zittuenen hor ertetzen giñan. Ordun federatua ta hola, hola ez zan uain bezela. Ta hamen ertetzen giñan, bi, bitan o erten nitzan ni hamen. Baiño hola karrereta ta juteko zeaik ez nun nik. Ya, neonek bakarrikan ta, ibilli bizikletan hara ta honea.
- Ta apustuik eta bai kuadrillen artean, lagunen artean, apustuik eta iten zuten?
- Bizikletan? Ez.
- Ez.
- Bizikletan [...] apustuikan, apustuik ez zeon, apustuik. Ta geo, esan dizut, boletan ta. Hor ibiltzen giñan, jo ta hausi. Jaittan. Goizian frontoian, ta hamaika t 'arditan o boleta etorri ta boletan ordu bik arte, bazkaitako garaia arte. Ordu bik o ordu bi t 'erdik. Bazkaldu, berriz, frontoira juten giñan, ta media palan. Berriz, lau t 'arditan o boletan. Ta illundu arte hantxen.
- Ta parrandaik batez?
- Parrandik ordun, gu ez, parrandik ez zeikan.
- Neskatan, ta?
- Ez ta zeaikan, pentsau 're. Pentsau 're neskatan. Ta, boletatikan juten, ertetzen giñanian o zea, bukatzen giñunen, zea, hantxe Xalegineko taberna zan, oain Banco Popular o daon hortan, ta. Hara jun ta han partida bat o beste iten giñun, ta, o kaxuelka bat tripaki jan, ta holaxen ibiltzen giñan.
- Jokatu kartatan, musian?
- Tutian o musian o, tutian, tutian orduan, tutian giñan. Musian ni beandu hasi nitzan musian. Geo hasi nitzan musian.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!