Zarautz (Gipuzkoa)

Buruhaundien inguruko kontuak

Buruhaundien inguruko kontuak <p>Euskal Jaietan jendea bokadiloekin egunpasa joaten zen San Pelaiora. Ama Birjinaren jaietan bizikleta-lasterketak egiten ziren buru-haundiekin. Buru-haundiak egurrezkoak izaten ziren eta humedadearekin hondatu egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskal Jaietan jendea bokadiloekin egunpasa joaten zen San Pelaiora. Ama Birjinaren jaietan bizikleta-lasterketak egiten ziren buru-haundiekin. Buru-haundiak egurrezkoak izaten ziren eta humedadearekin hondatu egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta garai hartan, garai hartan esan dezu, e, e, euskal jaietan ta animaziyo haundiya...
- Bai, haundiya, haundiya, beti izan du honek.
- Herri, herri kirolak eongo zan ordun, baita?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- San Pelaion baita?
- Bai, San Pelaion 'e bai.
- San Pelaion.
- Beno, San Pelaion izaten zan, zea, hango, fama, fama haundiya zan, e, bokailluakin ta junta, ta han, tabernak eta zea, han, ta, han, ta. Bestela kirolak eta, aizkol-apostuk eta [orduik] ez zan izaten. Iten zan aizkol-apustua ta hoiek San Pelaio eunian.
- A, San Pelaio egunian.
- Entenditzen?
- Bai.
- Ta soka tirakin ez naiz... Geo uste det hasi ziala sokatirakin ta.
- Baiña lehen aipatu dezu bizikleta-karrera izaten zala...
- Bai, bizikleta karrera, bai.
- Zea, buruhaundi...
- Buruhandiyakin 'e bai.
- Eta hori noiz izaten zan?
- Hori Ama Birjiñetan.
- Ama Birjiñetan.
- Ama Birjiñetan.
- Ta ze karrera izaten zan? Nundik noakoa izaten zan?
- Zirkulutikan Kale Nagusira, zeatikan, Parrokitikan buelta. Parrokitikan buelta iten zan, ta geo frailleta iyo berriz 'e, ta meta frailletako horta izaten zan ta. Oan, beno, hori asko izanda ezta akordatu 're ez dia ingo! Hor ibiltzen dana, Urbieta esan dizutena, Meltxorren zea, ez da akordatzen. Ta ni akordatzen naiz earki. Bai, bai. Leheno zian gaiñea jigantiak egurrezkuak, ta geo, izorratu in zian. Ta geo hortikan plaza berdura. Uan komunak eta nola dabe? Hor. Ta hor eukitzen zuen bonberuak 'e, leheno bakizu, hiru o lau bonbero, ta mangak, eta beti humeraria. Ta jigantiak [...], jigantiak esaten dizut bat, zortzi bat urte pasatzen baldin bazuen humerariakin ta izorratu iten zian.
- Ta, ze premiyo ematen zuen ordun, hola, bizikleta karrera irabazi ezkeo?
- A! Hua! Bi duro o hiru duro o. Ta aitu, ta, orduan diru haundiya zan, ta jendia ta, esaten dizut, ba, zea, Ama Birjiña eunian 'e, zean 'e jarri lapikuakin ta, begiya itxi, ta oso polita izaten zan. Ta jende asko eoten zan, e! Ta zuk makil bat hartzen zenun, ta hausi in behar izaten zenun. Ta askoek hausi ezin, ta hura izaten zan polita ikusteko, jendiak parre iteko ta. Lo que pasa que, zuk esan, seituan hausten baldin bazuen, bano, han hausi ezinikan ta, zea ta, oso polita izaten zan hori, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia