Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelaioetako giroa; musika eta dantza.

San Pelaioetako giroa; musika eta dantza. San Pelaioak. Kanpotik etortzen ziren neskei "bugatis" deitzen zitzaien. Helduan dantza egiten zuten. Jaien hasieran buru-haundi eta erraldoiak egoten ziren eta gauean bandak jotzen zuen. Txistulariak eta Lizarrako dultzaineroak ere etortzen ziren. Hauen inguruko gertakizuna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Pelaioak. Kanpotik etortzen ziren neskei "bugatis" deitzen zitzaien. Helduan dantza egiten zuten. Jaien hasieran buru-haundi eta erraldoiak egoten ziren eta gauean bandak jotzen zuen. Txistulariak eta Lizarrako dultzaineroak ere etortzen ziren. Hauen inguruko gertakizuna.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, eta, e, San, San Juanak, e, ordun, San, San, e, San...
- [...] hortan iten zan.
- ... iten zan.
- Geo hortik jun zian horrea.
- Bai, bai. Eta gero, San Juanak para ta gero San Pelaiuak. Nola izaten zian San Pelaiuak zure mutiko garaian?
- Jo! Gure mutilla garaian San Pelaiuak [...] iten zian earrak! Leheno, gure zean, gazte denboan, uan iten dun bezela, afaita ta juten da jendia, orduan ez zan holako zeakin.
- Jaietan ze eoten zan, ze programa eoten zan, eo ze iten zan, eo? Ala ezer ez da festa?
- Bai, bai, bai. Jaitan musika izaten zan hamen. Ta uda partian iten zan, ez dakit, astin bitan jartzen zuen, osteunian ta zapatun uste det jartzen zuela. Neskamiak kanpotik etortzen zianak, hoiei deitzen zitzaioen "bugatis", bugatiyak deitzen ziyoen. Neskamian tokiyan bugatiyak orduan. Ta, dantzan, ordun iten zan dantzan, heldua, e! Heldua ta, da-da, dantzan in, ta, pu! Ordu, ordu, orduan iten zan. Ta...
- Baiña San Pelaiuak nola hasten zian? Bisperan nola hasten zian? Ze, ze eoten zan hasteko, festa hasteko?
- [...] zea, fiesta hasteko? Aurrenengo gauza, kabezuruak eta, ta jigantiak, hoiek izaten dia. Uan bezela, uan danborradak eta, holakoik ez zeon leheno.
- Ta, e...
- Kabezuruak eta [...] hasi ta geo gabian, gabian zea jartzen zuen, musika jartzen zuen. Bandak jotzen zun, o bestela kanpotik ekartzen zuen. Bano gutxi kanpotik, herri, herriko bandak lan asko iten zun leheno.
- Ta zu, orduan ya kabezudokin ta ibiltzen ziñan?
- Ni kabezuruakin, bai, bai, bai. Nik lehen, leheno [...] zeak, agozillak eta ezautzen det, bai, ba, hamar urtetikan hasi nitzan, ta. Geo honea zian, zu ezautu bai, Eibarren eon balin bazea zu, [...], duzineruak, hiru anai, Estellakuak etortzen zian Eibarrea, illoba batekin, illobak tanborra jotzen zun. Ta hiru, hiru anaiak jotzen zuen duzina. Eta etortzen zian handikan Zarautza. Ta zuk ezautuko zenun Zarautzan ayuntamientuan urte askuan eon zan Juanito Zuzuarregi? Horrek paatzen zun. Ta gertatu zan handik etorri iten zian ta, egunian haiek etortzen zian. Ibiltzen giñan txistuakin bezperan, bano, egunian, bi egunetan ibiltzen giñan, uan bezela soiñuakin ta ez, zeakin, duzinakin, zea, duzineruakin. Guk gaiteros deitzen diyou hoiei, Estellakuak. Ta hoiek. Ta hoiek etortzen zian Eibartik Zarautza. Ta geo Zarauztikan juten zian Zumaira, San Pedruak. Ta hola ibiltzen zian. Bano urte bat gertatu zan, jai hau, ta han ze in diyoe? Koño! Gelditu zeazte zean, ta gelditu han, ta guri ezer 'e abixatu ez. Ta gu hamen zai. Nik mutillak eta danak jarrita, buruhaundik eta, nik eamaten nun, ba, martxa. Danak zai, zai, zai, zai, zai. Zuzuarregiri esan niyon, Juanitoi, hau ta hau, "geo ba al dakizu ze pasatzen dan? Ayuntamientuan inorrek ez du iten festetan lanikan, ta..." Lehen bezela, uan bezela ez zeon leheno inspekziyuak eta, bazian bano, jaitan zanen diferente. Nola hala lokalizatu zuen, si... hau ta hori esan ziyoela ta, bakizu, haiekin ondo gelditzeatik, bano hori ez zala iten. Ta, azkenian txistulaiakin ta abar, ta nola hala ibili giñan ta. Ikusten dezu gauza nola izaten dan, geo laga in ziyoen haiei. Haiek harrezkeo ez zian etorri.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia