Santa Ageda eskeko giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Ageda egunean zazpiak aldean atera eta tabernaz taberna ibiltzen ziren. Nortzuk ibiltzen ziren kuadrillan, Baserri tartean zela. Elgeta soinujolea ere ibiltzen zen. Koplak abesten ziren makilekin konpasa eramanez.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 20a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: ZAR-022/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda
Transkripzioa
- Igual errepaso bat ingo deu, urte, urte, urte hasieratikan, kalendaiua hartu eta ze festa eoten zan Zarautzen, e, zure gazte, gazte, hamar, hamar, mutiko garaian.
- Ba, aurrena...
- Santa Agedak iten al zian?
- E?
- Santa Agedak.
- Bai, bai, onak gaiñea, e! Basarri-ta.
- Ta, nola, nola izaten zan, aber. Santa Agedatan ze iten zan zure, zure mutiko garaian?
- Gure mutiko garaian iten zan, ba, arratsaldian ateatzen zian, ba, zazpi t 'erdik zortzik aldian, ta hamengo taberna danak pasa. Leheno tabernan uango aldian dana beteta eoten zan, ba. Ta orduan, ba, Basarri bertsolaia, Txokoko, uan Bar Txoko itxiya do, Alejandro, ta holako kuadrillak. Badabe batzuk, beno, batzuk hilda 're badabe, oan. Zuk gaiñez ezautu, bestia ezautuko dezu Eugenio Elola, eletrizista esan deu, ba? Hamen, Elektrizista Santa Maiña, hoiek eta. Hoiek santa eskian... Hemen santa eskiak oso zea zun, fama haundiya. Geo zuk ezautu ez, Elgetako bat zan, geo, azkenian nahiko zea hil zan hura, bueno, Elgetakuak, Miako jendiakin, Miako neskakin ta. Hamen zea...
- Elgeta trikitilaia?
- Elgeta trikitilariya. Harek zakin purua erretzen! Honeaiño erretzen zun purua, [...]: izugarriya! Ezautzen, ezautzen zendun, e? Aitu! Soiñuzale ona, bai! Ta zean 'e santa esken nik hura ezautu nun mutil koskortan.
- Ta Miako neskakin ibiltzen zan?
- Hura Miakua, [...] zeakin, Ziotzako neskakin ta. Aitu! Kuadrilla, ekipua ibiltzen zan ba, ekipua. Gizasemia gehio ibiltzen zan bano, hura, hango Miako jendiakin ibiltzen zan hura. Ni, ni akordatzen naiz, gu mutilkoskorra, ta. Bai, esan [...] bai, leheno santa eskia oso zea zan, oso...
- Ta, koplak iten zan, kopla? Bertso ta kopla.
- Bai, geo etxekoandriai, [...] Txokoko andriai o gizonai, beai botatzen zion ta. Batek bertsua ta geo, makillakin, oso earra zeatzen zan hori. Uain 'e iten due, baino leheno, oso polita izaten zan.
- Ta kantu bereziya bazeon, Zarauzko kantu bereziikan bazeon, edo?
- A, hori ez nizuke esango. Ez, horta ez nizun...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!