Zarautz (Gipuzkoa)

Lehenagoko festa-giroa eta jaietako ekintzak

Lehenagoko festa-giroa eta jaietako ekintzak <p>Bera mutikoa zela bizikleta lasterketak egiten ziren kale Nagusian. Ama Birjina egunean Munoan lapiko-apurtzeak egiten ziren. Lehenagoko San Pelaioak nolakoak ziren. Soinujoleak hostoz adornatutako karroan jotzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera mutikoa zela bizikleta lasterketak egiten ziren kale Nagusian. Ama Birjina egunean Munoan lapiko-apurtzeak egiten ziren. Lehenagoko San Pelaioak nolakoak ziren. Soinujoleak hostoz adornatutako karroan jotzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan, zirkulotik hasi ziñan, piska bat hango, zeretikan...
- Bai, handikan, buruhaundiyakin ta.
- Ordun, e, hamar urtekin esan dezu, hasi ziñala.
- Bai, bai.
- Ta ordun ze festa izaten zan ordun, zuk hamar urte zenula?
- Orduan izaten zian bizikleta karrerak eta. Bizikletak eta karrerak iten zituen, buruhaundiyak nola uan? Haiek buruan jarri ta ni akordatzen naiz, bat bizi da, ta bea justu-justu akordatzen da. [...] akordatzen? [...] Urbieta. Hori da Carlos ta, frailliak eta, hoien osaba da hori. Ama ama zanan anaia. Ta hoiek eta, ta, hil zian bestiak, Pantolingokua ta, ni akordatzen naiz [...] ta. Geo, zean, e, Ama Birjiña eguna etortzen zan ta Ama Birjiña egunian 'e Munuan jartzen zuen, postiak zian ba, arbolezko postiak zian hor, ta batetik bestea sokakin jarri, lurrezko ontziyak, lurrezko, e! Lurrezko ontziyak jarri, han konejuak sartzen zituen, ta oillaskuak. Ta, zuri begiya itxi ta makillakin, ta hausten dunak beatzako. Ta geo premiyuan ematen zuen hola, gehiena hausten zituna ta. Beno [...]! Oso... festa politak iten zian leheno, bai. Uan, uan dana, San Pelaiotan 'e... Leheno goizian etortzen zian zazpirak eta laurdena Ramon Inazion osaba ta... Barkatu!
- Bai, trankil, trankil.
- Lasai, lasai.
- Ez dago arazorik.
- Zea... akaso esango zizun, bano, hoiek Gaztatxurinekuak zian hoien ama ta, San Pelaion, gasolinera bano leheno, zea, kanal aldea guazela, basarri zahar bat.
- Bai, bai.
- Ta han geo inbitauak eta etortzen zian, San Pelaiotan oso festa zea iten zan, ba. Ta hoiek etortzen zian barriyoko, han barriyoko... Oan 'e ekartzen due, soiñuzalia ekartzen zuen, ta bertsolaiak eta. Ta iten zuen, zea, [...] Eibarren zea eon balin bazea... Leheno San Juanetan bakizu, han 'e ohitura haundiya, ta hemen 'e Serrasenian ta arbolak hostruak berdiak, haiekin jarri zea karruai, soiñua jarri han, eta bi hiru etortzen zian panelo gorriyakin. Zuk akaso ezautu 're ingo zenun, Etxaniz aguazilla ezautu al zenun? Ba, hura, [...] o, ez dakit nola izena... hura 're bai. Lehen, leheno fiestak leheno izaten zian, San Pelaiuak leheno izaten zian. Geo, San Pelaio biarrena 're berriz, karrera, karrera izaten zan. [...] o Lasartekuak eta, izeneko, karrera hemen fama haundiya zun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia