Zarautz (Gipuzkoa)

Biografia; 'Txabillo' izenaren jatorria

Biografia; 'Txabillo' izenaren jatorria <p>Jose Mutiozabal, 1930ean jaioa Gipuzkoa kalean. <em>Txabillo</em>&nbsp;ezizena aitonarengandik datorkio. Txabillo tabernan jaio zen. Non bizi izan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jose Mutiozabal, 1930ean jaioa Gipuzkoa kalean. Txabillo ezizena aitonarengandik datorkio. Txabillo tabernan jaio zen. Non bizi izan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Igual, e, hasteko igual esan, e, zure izenak, apelliduak eta noiz jaio ziñan.
- A! Nik, zea, dazkat hiruroeita hamabost urte, el treinta.
- Hogeita hamarrian.
- Ta hogeita hamarreko... Sesenta o, ni hortan oso txarra naiz. Bano, hirurogeita hamabost urte dazkat nik.
- Eta zure izena ta apelliduak?
- Jose Mutiozabal Begiristain, bai.
- Ta, e, zu ezaguna zea batez ere jai giroko kontuekin.
- Bai.
- E, barkatu. Nun jaio ziñan?
- Ni, Zarautzan.
- Zarautzan, ze kaletan, edo?
- Kalian, e, Kale Nagusiya zan... eon, eon, eon! Gipuzkoa Kalia uste det, porke... Oan esplikatuko dizuet. Farmaziya pasata San Pelaio aldea guazela, nola dao uan pelukeia?
- Bai, bai.
- " De caballeros".
- Bai, bai.
- Hori zan Txabilloneko taberna, sasoi baten.
- Aaa!
- Ta hor jaiua naizela uste det nik. Bai.
- Ta, Txabillo izena nondik dator, ba?
- Hori aitonanetikan.
- Hemen lehen etxe bakoitzak bere, bere izena zun.
- Bai, bai.
- Gehienak.
- Gu Mutiozabal, bano guri beti deitu izandu digu Txabillo. Aitonak eta nola taberna euki zuen han, ta geo gure aita zanak eta hartu zuen taberna. Ta beti Txabilloneko ixkiña. Geo, Txabillok eta laga zunian, Kukulunekuak hartu zuen hori. Zuek asko ezautzen dezue hori. Juzgauan nola eoten da Inaxio?
- Bai.
- Iruretagoiena.
- Bai, bai, bai.
- Nere laguna. Hoiek euki zuen geo taberna hor. Ta ardu-almazena ta taberna ta euki zuen hoiek. Ta hoiek geo Kukulu deitzen ziyoen, bano beti horrei Txabilloko ixkiña. Hortikan Aia ta karrera ta, jendia ateatzen zan asko. Hor apustuak eta iten zituenian ta, gure aita zana izugarriya izan behar zun, bai, korrika ta. Danak Txabillongo ixkiñatik atea ta, fama hori. Guri beti, guri Txabillo, Mutiozabal gea, bano. Nik nola dazkaten bost seme-alabak, gure itxian bizitzen zianian beti lagunak telefonua: "Txabillo?", "Bano ze Txabillo?", ta. Ta esan giñun, ba, hamendik aurrea izenekin deitu, porke... "Joe, aita bezela", ta. Nei gehienek Txabillo deitzen die, guri Txabillo.
- Ta ordun, taberna giroan jaiotakua zea zu?
- Nik, nik, nik ez nizuke seguru-seguru esango... Bano, nik uste det tabernan jaiua naizela. Geo, etorri giñan hortikan, Bar Itxaso nola?
- Bai, bai. Bai.
- Bar Itxasoko parian. Cazalis zapateia nola daka?
- Bai.
- Itxe hori uan parte bat da zeana, Alleme basarrikuana.
- A, bai. Hoiek dia Aginaga.
- Agiñaga, bai.
- Bai, beak apellidua andriak ez dakit nola dun, bano gizona Aginaga. Ta hoien itxian eon giñan gu. Uan, ni neetzako, tabernatik etorri giñan, ta nik uste det tabernan jaioko nintzala. Ez nizuke esango seguru.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia