Zarautz (Gipuzkoa)

Urteberri eguneko gonbidautza

Urteberri eguneko gonbidautza <p>Aitze bailara santu eta elizarik gabeko auzoa zen. Urtetara joaten ziren mezara. Urteberri egunean gonbidautza egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitze bailara santu eta elizarik gabeko auzoa zen. Urtetara joaten ziren mezara. Urteberri egunean gonbidautza egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Apaizak eta ordun, e, e, zea, eragiñ haundiya izango zun apaizak ordun, e!
- Bueno, gu, gure baillaran ez zan, ba, zeaikan, elizaik ez zan.
- A, ez?
- Ez zan. Ez gendun patroirikan ballarakoikan. Ze, beste danak baitue, baiña gurian ez zan, Aitz baillaran ez zan. Eta...
- Eta, noa juten ziñaten, mezeta ta noa juten ziñaten, ba?
- (A) Urteta.
- Urteta?
- Urteta eta honea gehienian. Ta beste tokita... horraxe, Urteta ta honea, beste tokita ez giñan juten.
- Ta, ordun, auzoa, auzoko festaik eta ez zan eoten ordun zuen auzon?
- Ez, ez gendun... Gure zean ez zan festaik.
- (A) Mandiyotan ta iten zituen, ba, festak. Mandiyuan ta.
- Bueno, konbidauak zianian. Konbidauak urtian behin, ta.
- (A) Bodan baten o...
- Ordun soiñu-jotzaillia, ta. Gazte pusketa juntatzen zan, ta. Etxeko fexta.
- Gonbidauak noiz iten zian, ba? Gonbiautza?
- Urte berriyan, urte berritan, urte berritan.
- Ta ze izaten zan hori, gonbidautza hori?
- Gobidatuak? Ba, jende, auzuak eta launak eta juntatzen zian, kuadrilla dexentia juntatzen zian.
- Ta ze iten zan?
- Ba, bazkai galanta ta. Afaia 're bai, ta. Dantzan in, ta. Bestiak lana sukaldian, ta. Hauxe bizimoua!
- Ta ordun gonbidautza urtero iten zan?
- Bai.
- Urtero.
- Beno, lutun bat eo ez baldin bazan, bai. Gure itxian berriz 'e lutua askotan izan zan, ta urte asko izan zian in gabiak.
- Ta, gonbidatuak jan ta ean ta dantzan ein, ta...
- Bai, geo txandaka, e, iten zan hori, e.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia