Zarautz (Gipuzkoa)

Gari-jotzea eta inguruko errotak

Gari-jotzea eta inguruko errotak <p>Gari-jotzea eskuz egiten zen. Ondoren, garbitu eta errotarako prestatzen zen. Errota ugari zegoen orduan inguruetan. Batzuetan, bi astorekin Aiara joaten ziren garia eta artoa hartuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzea eskuz egiten zen. Ondoren, garbitu eta errotarako prestatzen zen. Errota ugari zegoen orduan inguruetan. Batzuetan, bi astorekin Aiara joaten ziren garia eta artoa hartuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero gari-jotzea etorriko zan.
- Gari-jotzea, eskuz iten, ezautu nun nik iten, leheno esan dizutena, zea, haiek zarta-zarta, harri luze bat honela, ta hari juaz-juaz, alea zeatzen zuen, jaulkitzen zuen gariya. Geo garbitu eta errotako prepaatzen zan, bai.
- Errota nun zeon?
- Errota nora, nora juten ziñaten errota?
- Errota eozein tokitan zeon ordun. Olaa, Olaa, goitik behera jetsi ta haragiyanian. Baiña errota kantidadia zan, ordia, orduan. Zazpi o zortzi bat zian hementxe bertan, ta.
- A bai, e?
- Zarauzko ingurun, bai. Olaa juten giñan gu, hurrena hua zeon ta. Errota Berri ta...
- (A) Errota Zahar?
- Errota Berri ta...
- (A) Errota Zahar 'e bai.
- E?
- (A) Errota Zahar 'e bai.
- Errota Zaharra...
- (A) Bai.
- Abendañon. Zortzi bat eo zian, zortzi bat errota o zeoze bazian.
- Oriyo aldea 're bazan, Oriyo alden 'e.
- Baiña gu jenealen...
- Olaa.
- A! Aia, Aia 're bai. Aia 're juten giñan. Han 'e errota diferentiak izaten dia, ba, gariyantzat eta artuantzako diferentiak izaten dia. Ta Aian, ta hemen ez dakit zeon ogiyana. Iriña, gariya ehotzen zuenak ez dakit hemen zeon. Aia behintzat juten giñan, bi astoekin. Baten artua ta bestian gariya. Ta hala, handikan ekarri ta geo amasea, holako mouko aska luze bat, hantxe iten zan zeakin, ogiya ta taluak 'e bai. Nik iten nun ogiya, gustatu iten zitzaten ta eittia ta jatia 're bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia