Zarautz (Gipuzkoa)

Sorginkeriaz sendatutako gaitzak

Sorginkeriaz sendatutako gaitzak <p>Santa Marina elizako Ama Birjinari eskatu zioten aita sendatzeko eta miraria balitz bezala sendatu zen. Aitak gingilak izan zituen eztarrian eta emakume batek sendatu zuen hitz batzuk ahoskatu eta gatza botaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Marina elizako Ama Birjinari eskatu zioten aita sendatzeko eta miraria balitz bezala sendatu zen. Aitak gingilak izan zituen eztarrian eta emakume batek sendatu zuen hitz batzuk ahoskatu eta gatza botaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- M.: Eta ama 're beakin hantxe, ta sukarra zeatu ezin, ezin. Eta Santa Maiña ermita badakizu, baiño orduan...
- A.: Kalian erdiyan zeon.
- M.: Kalian erdiyan zan ermita, e. Eta han erdiyan daona da Ama Birjiña Sokorrokua, Santa Maiña aldamenian dao, Ama Birjiña Sokorrokua. Eta, zea, e, martxuan hogeita bostian, Ama Birjiña martxokua deitzen giñon guk, egun hura izaten zan. Bueno, meza, meza ateako zula, ba. Eta jun zan hara mezeta, ta aber nola eskatuko ziyon, ba, porke laga omen zun aita, baiño hilda bezela, e. Ta etorri zanian txoriya bezela, txoriya bezela.
- Milagrua!
- M.: Ta, orduzkeo guk, zea, urtero-urtero-urtero meza ateatzen giñun han, urtero, e!
- A.: Geo itxian 'e kuadruak eta danak, eta Perpetuo Sokorron zeanak...
- M.: A! Beak medallan, katian eramaten zun Perpetuo Sokorron ama birjiña, ta kuadrua 're bai, ta.
- PAKO (semea): Ama, kontatu, ez dakit, beste... edo sukarrarena, oso gauza bitxia da. Edo bestela nola egiten zuen gatzarekin ere, nola iten zenuen...
- M.: A, bai!
- Tifusa tratatzeko?
- M.: Ez, ez, oain beste gauza bat da.
- P.: Ez, ez, beste gaitz batzuk, baiña, baiña dira gauza oso bitxiak.
- M.: Ateatzen omen zian hamen bulto batzuek bezela...
- P.: Ganglioak, edo.
- M.: ...ta ezerrekin ez... gingillak deitzen zitzaioen.
- P.: Gingillak, bai.
- M.: Gingillak. Eta ateatzen zian, ta orduan zeik, botikik ez haiek zeatzeko, eta Txapartegi ezautzen dezu zuk? Txapartegi. Harren aitona, aitona, bizitzen zian, Parrokiko onduan, eta andria zun arrantzalia. Deitzen ziyoen Ana "Gexurti", ez dakit, gezurrak esango zitun o, ta Ana "Gezurti" deitzen ziyoen, behintzat. Eta, hara juten nitzan. Harrek zazkan gatza, gatza, ez dakit ze klase izango zan. Ta harrek kontatzen zakiyen. Ta hola hasten zan, ta "gingillak dira betzi, betzi, zortzi, zortzi, zazpi, zazpi, sei, sei, bost, bost, lau, lau, hiru, hiru, bi, bat, gingillak dira zart!". Ta gatza botatzen zun, zea, basurta, ta hola in behar gendun beatzi egunian, ta desaparecido.
- A.: Bestela, ez zeon botikik, ta [...].
- M.: Gatz haiek bazuen zeoze, o kontatzeko moua, eo, ez dakit.
- Eo sorginkeia.
- M.: Sorginkeia!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia