Zarautz (Gipuzkoa)

Umetatik lanean gozo-dendan

Umetatik lanean gozo-dendan <p>La Sallen ikasi zuen Antoniok. Ume-umetatik lan egin behar izan du gurasoen gozo-dendan, baina aitak ematen zion ordaina. Gerra aurretik kotxe batzuk azaldu ziren eta aitak 18 urterekin erosiko ziola agindu arren, gerrak dena bertan behera bota zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

La Sallen ikasi zuen Antoniok. Ume-umetatik lan egin behar izan du gurasoen gozo-dendan, baina aitak ematen zion ordaina. Gerra aurretik kotxe batzuk azaldu ziren eta aitak 18 urterekin erosiko ziola agindu arren, gerrak dena bertan behera bota zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan, e, zuk umetatik ya pastel eta pasta ta saltzan beti bizi izandu zea...
- A.: Hoixen!
- M.: Besteik ez zun ikusi ta!
- A.: Beitu. Ordun izaten zan, ostegunetan izaten zan eskolan, gu hermanotan zeatu giñan, ba.
- M.: La Salle.
- A.: La Sallen. Ta, ordun, ostegunetan iten zan jai arratsaldian. Geo, jaietan meza nagusira hamarretan, ta arratsaldeko hirutan bezpeta. Ta, hillian behin izaten zan primer viernes, Jesusen bihotzantzako zea. [...]. Ta danak jai, mezeta jun goizian ta jai eun guztiyan. Ta ni, berriz, hojaldria itea.
- M.: Pastelak itea.
- A.: Baiño geo bai, e, geo aitak, "ze bizikleta nahi dek?". Ta gerra baiño lehen, etorri zian Alemanitik kotxe batzuek Adler izena zuenak, zazpi milla pezta ta erdiyan. Ta esaten niyon, "aita, ¡que bonito, e!". "Cuando cumplas dieciocho años ya lo tienes", mekaguen! Bai etorri 're hemezortzi urtiak!
- M.: Baiño...
- A.: Hamabost urtekin, ta, behin gerra hasi zan, ta akabo! Dana akabo!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia