Gabonetan bezeroei opariak egiten zizkieten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurasoek gozodenda jarri zuten Zarautzen. Gabonetan bezeroei opariak egiten zizkieten eta egun guztian denda bete-beteta izaten zuten.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 15a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZAR-020/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- ANTONIO: Geo Zarautzan, ba, han ez zan gustoa ta andriakin, ta esan zion amak, hoi, dendatxo bat jarri zagun, hamen.
- MANOLI: Zarautzen [...].
- A.: Ta amak Donostiyan nahi zun, baiño, ba, zea, azkenian Zarautzen. Ta hamen Zarautzen. Zarautzen, ba, baserritar guztiyak etortzen zian konpra itea, aldatu 're hamen iten zian, zeatikan ordun ez zeon ez bideikan ta ez ezer, ta...
- M.: Astuakin, ta.
- A.: ...goizeko zazpitako ta. Geo ematen giñun zean, gabonetan, karta bat botella batekin, ta kliente onai, ba, otarka bat bezela.
- M.: Parrokianuai.
- A.: Ez, ez zianak etortzen 'e ematen giñun, zea, pikuak, pikuak o zerbait. Ezer gabe iñor... Goizeko, gabon egunian, goizeko sei t 'arditan, seitako iriki atia, hamarrak arte gabeako denda bete-bete-betia, jolin! [...] gabonak haiek, mekauen!
- Sekula sartzen ez zianak orduan etorri!
- Behiñ 'e ez gendun guk gabonez libratzen, aber! Asper-asper inda... Geo pastelak in behar, ta zeatu in behar, ta... Ba, holaxen!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!