Jertseen prezioa; ordaintzeko erak.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamabost duro balio zituen jertseak gerraostean. Garai batean funeraria ere izan zuten denda ondoan. Ordainketak nola egiten ziren. Zenbait baserritarrek janariarekin ordaintzen zieten. Gaur egun dirua askoz gehiago gastatzen da.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: ZAR-019/034
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Eta ze, jertse batek garai hartan ze preziyo zeukan?
- A.: Jesus!
- I.: Zein akordatuko da!
- R.: Hamabost duro.
- Hamabost duro. Gerra aurrian? Ez, gero...
- R.: Ez...
- A: Ez, geo, geo...
- Bueno, berrogeita... geo, geo...
- R.: Batian.
- I.: Bai.
- Berrogeita batian o hola, hamabost duro.
- R: Hamabost duro.
- I.: Bai.
- Ta kremalleradunak eta danetikan.
- A.: Dane-danetik.
- R.: Bai, bai, bai.
- A.: Botoiakin, kremallerakin.
- I.: Itxiyak, irikiyak.
- R.: Danetik. Oan daben bezela guk iten giñun.
- I.: Punto diferentiak, koloriak.
- Geo, kale hontan baita 're zuen denda ta onduan funeraria izango zan, ezta?
- R., I., A.: Bai!
- Hori zuek noiztik ezautu zenuen, funeraria hori?
- I.: Hori ez zan...
- R.: Funeraria hori?
- I.: ... oso zaharra.
- R.: Hor zea zan, garajia zan, hori garajia zan. Ta funeraria jarri zuen, zenbat urte ote jarri zuela?
- I.: Bai... alaba zaharrenak zenbat urte dazkan? Ordun etorri hitunan...
- R.: Este... hua ekarri ziyenan bi urtekua.
- I.: Oso txikiya bai, bai, orduntxe.
- R.: Hogeita sei bat urte. Ta geo kendu zuen ta zea, ayuntamientuak jarri du.
- A, oseake hori baiño lehenuo garaje bat zan hori.
- I.: Garaje bat zan hori.
- R.: Hori garajia.
- I.: Automobilla sartzen zan, ta.
- Ta, denda, dendak nola funtzionatzen zun? Jenteak enkargua iten zun, ordaintzen zun eskura, ala...
- R.: Ez, ez, ez...
- Ala kontua eoten zan?
- A.: Ez, ez, eskura, eskura.
- R.: Jertsia entregatzen zanian kobratzen zan.
- Kobratzen zan.
- I.: Bai, bai.
- Fiatze konturik eta ez.
- A.: Batzutan bai, batzutan.
- I.: Bueno, batzutan bai. Ta ordun eziñekuak ta tokatzen zian.
- A.: Baiño paatzen zuen.
- I.: Eta baiño beak esaten zuen, "horrenbeste pusketian ordainduko dizut", eta, in iten zitzakoen. Baiña ez, jende fiña.
- Eta, baserritarrekin eta eoten zan halako trukerik?
- R.: Bai, bai, bai.
- Igual, e, gauza bat dirutan pagatu ta beste bat...
- R., I., A.: Bai, bai, bai.
- A.: Haiek ekartzen zuen patata ta babarruna, ta.
- R., I.: Bai.
- A.: Ze eman diyozun...
- R.: Hori ba!
- A.: ...diruan ordez ekartzen zuen. Oso ederki haiek baserritarrak. Bestela zuk erositzea jun behar dezu, ta, beak saltzea.
- R.: Itxea ekartzen zituen. Itxea ekartzen zituen, asike.
- I.: Bai, diru juxtua ibiltzen zan leheno. Uain dia, nik ez dakit zein milagro izaten dan, baiño uain dirua dabil parra-parra, e! Gastatzen da..., bueno!
- R.: Bueno, bueno!
- I.: Biajiak eta geo, ezer ikusten ez danantzako. Zeatikan biaje hua o iten dezu...
- R.: Ez due bat 'e pentsatu 're iten.
- I.: Diru pilla gastatu dezu ta ze ikusten dezu handikan? Ahorratu zeoze.
- R.: "Amona! Banijua!", "Noa zuaz?".
- I.: Ezer ez, eaman du horrek diru pilla, baiño hola da.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!