Azokako giroa.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-018-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:54
- Erref: ZAR-018/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ta, azokan zuen artean ta ze mouzko girua, edo ze... konpetentziya izango zan, ba, zuen artean. Sestrak izango zian, sestraik ez?
- Ez, gu giñan kuadrilla esaten zun, este...., Urbieta, zea, Meltxorrek: "hor eon ta okaziyoik ez dakazue, bata bestiai laundu iten diyozue. Ta zuen atze hortan beti baiñe zeoze", esaten zun. Ta ez giñan... oso ondo moldatzen giñan. Alkarren saldu 're bai, ta alkarren lagunak aldamenian jarri ta danea, e! Oso zea ona euki gendun guk, giro ona euki gendun beti, giro ona euki gendun, bai.
- Ta ayuntamientuakin ta ondo konpontzen ziñaten?
- Bai, harek hillian konbratzen zigun, ta...
- Zenbat kobratzen zun hillean?
- Aurrena gutxi zan, "no sé cuántas pesetas eran". Bestela egunero paatu behar zan. Ta arrautza aparte paatzen zan.
- Zenbat pagatzen zan egunero?
- Ez dakit, hirun bat pezeta o, zeoze hola zan, baiño zea gutxi zan, hillekua hutsa zan, "luego subieron a ciento cincuenta", baiño oso gutxi izaten zan, "no era mucho el puesto".
- Ta arrautza aparte zeatikan?
- Ez dakit zergatik zan. Akordatzen zait arrautza aparte zala, ta hiru per-txiki dozenako kobratzen zun arrautza. Ta andre bat bazan, baatza zekaen, ta ollateia. Ta andre gizonak bakarrik zian, ez zuen familiik. Ta arrautzak eamate zitun plaza. Ta behiñ 'e ez zan eoten bea saltzen. Jarriko zixkian nei, jarriko zixkion beste batei, ta jarriko zixkion beste batei geo. Ta ibiltzen zan Meltxorren ihesika. Ta Meltxor, "de tonto no tenia ni un pelo, e, Meltxor", egiya esan bihar da. Ez zun harek tontoik. Pasako zitzaizkiyon, baiño hua akordatu gabe ez. Ikusi du nola dabillen eun batian, ta, "ta arrautza hoiek?", eta, "paatu in bihar al dizkizut? Ez dia neriak", eta. "Zeiñenak dia, ba?", harek bazakiyan zeiñenak... "Zeiñenak dian? Hau deskuiduan [...]. Laugarren aldiya, laugarrena bada hau arrautzak honea aldatu ditula", nik esan niyon, ta hasten da parrez. "[...]", ta, "egiya!", urteko zea [...] urtiak eta, esan niyon, zea, este, "bazekiyat zeiñenak dian, baiño gaur paatu gabe ez den ba libratuko". Egunero iten zian, baiño... "aquel no tenía de tonto, nada".
- Enpliatua izango zan, ayuntamientoko enpliatua.
- Ayuntamientoko danak kobratzen zituna. Pero, ezer behar bazenun, puestua behar gendunian o zeatu, harek askotan moldatzen zun, ta. Harek esan zian nei, aurreneko puestuakin izan zan okasiyo bat, batek ayuntamientotik eskatu, ta in, ta bestiak aurrea pasako zala uste kobradoriakin, ta pasa ez. Ta izan zuen okasiyo bat, esan zian "hola zertan ibili zeate? Sartu zazu, ba, ayuntamientuan solizitua, ta iña", esan zian. "Nik biarrena hartuko nuke, ba, nere onduan badao libre, ta", esan niyon, ta, "bueno, seituan ingo diñat. Aman izenian dakazue lehengua", ta "bai", ta "uaingua hirian izenen jarriko det", ta "txoakeia", esan niyon, "gue itxian patrika batetik atea dirua, bestetik atea, berdin da". "Ez, ez", jarri zian. Sartu nun solizitua ta, geo perioikuan letu nun "que cómo me concedían el piso". Ta geo, bi piso euki nitun. Ta geo, jende asko samar etortzen zan denboa eon zan, ta kentzen hasi zian pisuak bi ta hiru zituenai. Ta eaman giñuen eun batian, esan geniyon ta, "batian, metro batian nola sartuko ditut gauza danak, ezin ditut sartu". Eta ayuntamientuan esan zien, "zu eunero-eunero etortzen zea?", ta "bai", "eunero-eunero etortzen dianei, bi dazkanai, laga ingo diou". Ta geo, bikin eon nitzan, haik eta, "hasta los sesenta y cinco fui a la plaza todo todo todos los días", eunik galdu gabe.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!