Zarautz (Gipuzkoa)

Azokara saltzera joateko prestaketak.

Azokara saltzera joateko prestaketak. Noiz hasi zen azokara bakarrik joaten. Egunero-egunero joaten zen.Bi aska handi zituzten barazkiak garbitzeko. Hasieran buruan eramaten zuen tratua eta gerora remolkean. Orduan merke saltzen zen jeneroa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-018-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Noiz hasi zen azokara bakarrik joaten. Egunero-egunero joaten zen.Bi aska handi zituzten barazkiak garbitzeko. Hasieran buruan eramaten zuen tratua eta gerora remolkean. Orduan merke saltzen zen jeneroa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta noiz hasi ziñan ya zeure kontura ya azoka juten, zeu bakarrikan?
- E?
- Noiz hasi ziñan, ze edadekin hasi ziñan azoka juten bakarrikan?
- Ez dakit, baiño, jota, urte batzukin hasiko nitzan... Nik handik aurrea egunero, egunero, egunero, egunero, "todos los días que había", puestua hartuta gakaun.
- Konta, nola iten zan, aurretik prepaatu beharko zenuten jenerua ta. Kontatu pixkat hori nola izaten zan.
- Arratsaldian jun, eta aurrena lanian jardun baatzan, ta geo tratua ekarri. Geo, itxea etorri ta hua dana garbitu ta pronto jarri. Lekua jarrita gazkaun aska handi batzuek, oaiñ 'e han daure. Bi aska ta geo balda batzuek kaja jartzeko. Ta garbitu. Bi askatan iturriyak daue. Eta garbitu, jarri pronto. Hurrengo goizian jaiki euna argitu baiño leheno, ta mahastira atxurrea. Ta eguna argitu zai eon, atxurrian jardun, ta zortzirak laurden gutxiko kanpaiak jotzen zunen, korrika itxea. Eta ni karruan tratua jarri pronto-pronto eoten zan, ta jarri karruan, remolkian, ta plaza. Ta hau esnia partitzea.
- Eskuz, karrua eskuz eamate zenun?
- Bai, remolkian. Remolkia gendunian ondo giñan, leheno buruan.
- Buruan, e?
- Buruan, buruan hasi nitzan. Ta geo remolkian. Ta geo batzutan zaldiyakin ta karro haundiyakin 'e bai, gauza asko zanian. Geo bi puesto eukitzen giñun, ta... Kukulu karnizeruak dakan aurre hartan, urte pilla.
- Gogoatzen al dezu garai hartako preziyoikan? Ze preziyo zeukan jeneruak?
- Ze [...], deskuidatzen bazea hiru per-txiki tomatiak kiluak. Eztakit, e! Baiña urteko gauza merke zan. [...] Sei pezeta hartzeko otarka handiya eamanda? Ta hori zan ta, diru asko zala esan zian aitak, eta bueno.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia