Zarautz (Gipuzkoa)

Zalbideko garbitokia

Zalbideko garbitokia Garbitokia bazen Zalbiden.. Jende asko elkartzen zen bertan. Batak besteari laguntzen zioten arropak amaitu ezinik zebiltzanean. Nola garbitzen zuten arropa. Gero etxeetako balkoietan edo han bertan sasietan jartzen zituzten lehortzen. Etxe batzuetan lixiba egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-018-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garbitokia bazen Zalbiden.. Jende asko elkartzen zen bertan. Batak besteari laguntzen zioten arropak amaitu ezinik zebiltzanean. Nola garbitzen zuten arropa. Gero etxeetako balkoietan edo han bertan sasietan jartzen zituzten lehortzen. Etxe batzuetan lixiba egiten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, auzoa asko aldatu da, e? Poliki-poliki, e?
- Hau dana, ezta arrastoik 'e ez daka honek!
- Hor bazan ba hor errekan garbitzeko tokiya edo... Nola deitzen zan hori?
- Salbideko erreka deitzen geniyon. Zea, aurrena zitun harriyak alde batetik eta erreka. Ta geo, jende asko juten zan, in ziyoen beste aldetik 'e harriyak jarri. Hori in zan, ba, hori bete gendun ba urez. Ujalak hor jarri giñun bestia irikita, goiko depositua irikita. Horrea jende asko jute zan, porke hoteletakuak 'e jun iten zian ta.
- Ze urtetan in zan hori, gogoratzen al dezu? Ala inda zeon hori?
- Inda zeon erreka, gu jun giñaneako erreka bazan.
- A, bai?
- Zian alde batetik harriyak, eta geo, zubi azpiyan 'e bazian bi harri.
- Baiña garbitzeko tokiya 're inda zeon?
- Bai, inda zeon.
- Ta hor, jentea elkartuko zan hor, herrikuak eta...
- Hantxe, batzutan erritan ta bestetan zean.
- Ze giro eoten zan?
- Gehienian ondo moldatzen zian, e! Nik askotan ikusi ditut erropa garbitzen ibiltzen dianak, ibiltzen zianak, illuntzia etorri ta bukatu ezinik igual, ta bukatuta zakaenak, "bueno, illuna etorri den ta ez den iteik izango", ta laguntzen. Hortan izugarriya zan jendia, alkarrei launtzen, nahiz hurrengo egunen alkarrei erritan jardun, laundu 're bai.
- Ta zuek ere juten ziñaten horrea garbitzea?
- Gu 're bai, han ikasi gendun erropa garbitzen, labadorak hasi zian arte.
- Nola garbitzen zan erropa? Esplikatu pixka bat, aber, nola garbitzen zan? Nola hasten zan?
- Diferentia zan: batzuek lixiba iten zuela esate zuen, gurian jaboia eman ta jabondu eskuakin, ta ondo jabondu ta geo erreka jun.
- Lehendabizi beheratu in beharko zan erropa, ez?
- Ez, bertan, beheratu gabe 're bai. Beste batzutan beheratu 're bai. Geo, lejiatan jarri, ta geo errekan aklaratu. Aklaratzeko erreka hori oso ona zan. Ur korritua zan ta beti ur garbiya ta asko.
- Ta jente asko pasatzen al zan egunian hor?
- Bi aldiak beteta 're eote zian ta. Ta eztakit zenbat harri izango zian alde bakotxetik, bastante.
- Ta, konbersaziyuak eta danetik eongo zan hor.
- Konbersasiyuak eta hasarriak eta danetik.
- Kantuan 'e bai?
- Kantuan behiñ 'e ez nitun ikusi.
- Ze edadeko jentia juten zan?
- Danekua: sasoikua 're bai, zaharra 're bai...
- Ta gero, hortik eamandako erropa nun lehortzen zan?
- Itxetan, balkoitan o. Batzuek han bertan gaikaldeko sasiyan 'e jartzen zituen, azkar behar zituenak. Eta geo, Eguzkikuak eta hoiek karruakin juten zian. Karruan barreiñuak hartuta ta. Haiek ez dakit nun zeken sekatzeko lekua. Eguzkira etortzen zian erropa bustiyakin. Eguzkik 'e beti han garbitzen zun.
- Ta, lixiba ta etxean iten al zan?
- Leku batzutan bai.
- Nola iten zan hori?
- Hori katxarro batian ura sartu ta, eztakit nik hori nola iten zuen. Ikusi nun iten, baiño nola iten zuen ez dakit. Venturanian ikusi izandu nun lixiba.
- Ta ondo garbitzen zan erropa, oain baiño hobeto, edo?
- Danetik. Bazian ondo garbitzen zuenak, eta batzuek errezo pasatzen zuenak 'e bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia