Zarautz (Gipuzkoa)

Mendirako zaletasuna izan du gaztetatik. Txangoak

Mendirako zaletasuna izan du gaztetatik. Txangoak Gaztetan mendira joaten ziren 12-13 urterekin hasita. Txokolatea egiten zuten mendian. Montetxiora joan zireneko pasadizo bat kontatzen du. Ezkondu eta gero senarrarekin Club Deportbotik ere joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetan mendira joaten ziren 12-13 urterekin hasita. Txokolatea egiten zuten mendian. Montetxiora joan zireneko pasadizo bat kontatzen du. Ezkondu eta gero senarrarekin Club Deportbotik ere joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mendira ta juten ziñaten gaztetan ta?
- Bai, bai, bai, txokolatia itea, "a hacer chocolatadas".
- Ze urtetan hasita edo?
- Ez dakit, ba, hamahiru, hamalau, hamabi. Bai.
- Nora?
- Ba, kanposanto aldea, Salbide aldea, Salbiden han zelai earrak zaben leheno. Oain ez daude. Iñurritza aldea, oain ez dao zelairik, baiño leheno izugarrizko zelai earrak zauden. Eta, beste behin gooratzen naiz Montetxio aldea jun gea, ta in gendun sua piztu ta txokolatia in ta, txokolatia in ta geo, ba, hantxe giñan berriketan, ta, potia "leche condensadakin" bota gendun, eta "zer ziok, zer dabil hor?", ta, "auskalo, arratoien bat, eo". Ze ote dabillen ta, hantxe, zean, erantza batzuek, eta arantza tartian, ta zea... subia! "¡Anda carajo!", dana laga daon bezela, ta saltaka igesi gendun, subia. Ezerrek ez dit nei nazkik ematen, e, xaguak eta arratoiak eta, danak zoragarriyak dia, baiño subiak, ama... subia! Ta geo esan ziguen, este, esnia ta gauza gozua gustatzen zaiola, eta gu potia kondensadana txokolatia iteko, "leche condensada" eaman gendun ba, ta hua bota gendun han tartea, ta haren zeara ikusten danez, subia ta hola [...] beltz-beltz-beltz bat. Hua bildurra! Bai, txokolatia itea ta mendira bai, gustatzen zitzaigun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia