Zarautz (Gipuzkoa)

Aste Santuan mutilek lapa-jana egiten zuten

Aste Santuan mutilek lapa-jana egiten zuten <p>Mutilek Aste Santuan lapa-jana egiten zuten elkartean. Baziren elkarte asko: Gure Kabia, Eizmendi... Txaletetan ere egiten zituzten lapa-janak. Aristokrata eta herritarren arteko harremana.</p>
Tamaina:

Mutilek Aste Santuan lapa-jana egiten zuten elkartean. Baziren elkarte asko: Gure Kabia, Eizmendi... Txaletetan ere egiten zituzten lapa-janak. Aristokrata eta herritarren arteko harremana.

Transkripzioa

- Lapa-jana esan dezu, mutillak lapa-jana iten zutela... Nun eiten zuten lapa-jana?
- La pajara?
- Lapa-jana. Lapak...
- A, lapak, bai. Hoi soziedadetan.
- Soziedadeik ba al zeon?
- Uuu, Zarautzen? Aber, Gure Kabiyak eukiko ditu ehun ta gehio urte. Gure Kabiya seuru eongo zala, orduan. Ta besten bat 'e bazan. "Codorniz", bestia, Galeperra, hoi 're bai. Ta geo, urte asko jarri zuela bestia, Arkaitz-Mendi. Bazian hoiek, famosuak zian. Eta bestela, eske, orduan jendiak.... a, hor ziok beste gauza bat... a, orduan guatekiak 'e presente, jartzen, iten zian, e, eon pixkat. Eta gaiñea txaletetan. Bai, ba. Txaletak asko zian orduan, ta aristokrazi asko etortzen zan. Eta famili askok zauzkaen, gorde, giltzak eta [...] zakaen, ta noiz o noiz leihuak ireki ta, etorri behar zuenian apaindu, ta. Etxe hoietan iten zituen geo lapa-janak eta. Han sukaldiak eta dana zauden ba, saloiak eta dana.
- Ordun nahastu iten zian hemengok eta horkok? Aristokraziako jendea hemengoakin ta?
- Ez, lapa-janak eta iten dianian, aristokrazikoik ez zeon hemen! Orduan ez zian oraindik etorri. Haiek itxiak zazkaen, baiño aristokraziko jendia, bai, udaan herriko jendiakin asko tratatzen zuen, e!
- A, bai, e?
- Bai. Herriko jendiakin bai, kanpotar jendiakin gutxiyo. Guk, nik, nik, ez dakit zenbat markesekin ta zenbat dukekin ta, plazan dantza indakua, ta ni bezela, ni baiño gehio, asko.
- Sortu al da parejaikan, hola, matrimoniyoikan eta hola?
- Ez, ez, "luego aquellos eran la aristocracia", ez. Militarrakin ta bai. Militarrak eon zianian bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia