Aste Santuan mutilek lapa-jana egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutilek Aste Santuan lapa-jana egiten zuten elkartean. Baziren elkarte asko: Gure Kabia, Eizmendi... Txaletetan ere egiten zituzten lapa-janak. Aristokrata eta herritarren arteko harremana.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: ZAR-017/036
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Aisia » Taberna giroa » Elkarte gastronomikoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana
Transkripzioa
- Lapa-jana esan dezu, mutillak lapa-jana iten zutela... Nun eiten zuten lapa-jana?
- La pajara?
- Lapa-jana. Lapak...
- A, lapak, bai. Hoi soziedadetan.
- Soziedadeik ba al zeon?
- Uuu, Zarautzen? Aber, Gure Kabiyak eukiko ditu ehun ta gehio urte. Gure Kabiya seuru eongo zala, orduan. Ta besten bat 'e bazan. "Codorniz", bestia, Galeperra, hoi 're bai. Ta geo, urte asko jarri zuela bestia, Arkaitz-Mendi. Bazian hoiek, famosuak zian. Eta bestela, eske, orduan jendiak.... a, hor ziok beste gauza bat... a, orduan guatekiak 'e presente, jartzen, iten zian, e, eon pixkat. Eta gaiñea txaletetan. Bai, ba. Txaletak asko zian orduan, ta aristokrazi asko etortzen zan. Eta famili askok zauzkaen, gorde, giltzak eta [...] zakaen, ta noiz o noiz leihuak ireki ta, etorri behar zuenian apaindu, ta. Etxe hoietan iten zituen geo lapa-janak eta. Han sukaldiak eta dana zauden ba, saloiak eta dana.
- Ordun nahastu iten zian hemengok eta horkok? Aristokraziako jendea hemengoakin ta?
- Ez, lapa-janak eta iten dianian, aristokrazikoik ez zeon hemen! Orduan ez zian oraindik etorri. Haiek itxiak zazkaen, baiño aristokraziko jendia, bai, udaan herriko jendiakin asko tratatzen zuen, e!
- A, bai, e?
- Bai. Herriko jendiakin bai, kanpotar jendiakin gutxiyo. Guk, nik, nik, ez dakit zenbat markesekin ta zenbat dukekin ta, plazan dantza indakua, ta ni bezela, ni baiño gehio, asko.
- Sortu al da parejaikan, hola, matrimoniyoikan eta hola?
- Ez, ez, "luego aquellos eran la aristocracia", ez. Militarrakin ta bai. Militarrak eon zianian bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!